Donostiako Okupazio Bulegoko aurkezpena. Kronika eta argazkiak

cartel_maiatzak_11

Aurreko larunbatean, Maiatzak 11, Kortxoenea Gaztetxean Donostialdeko Okupazio Bulegoko aurkezpena izan zen. Bertan hainbat lagun elkartu ginen etxebizitza nahiz okupazioari buruz esperientziak trukatzeko, hausnartzeko eta egitasmo berria plazaratzeko. Horretaz gain, egun osoan zehar Detritus-en erakusketa izan genuen.

IMG_3818

Goizean mahai inguru bat egon zen non laurogeigarren hamarkadatik gaur egun arte okupazioen mugimenduan dabiltzaten pertsonak batu ginen.

IMG_3816

Eguerdian, berriz, bertso began bazkaria egon zen. Primeran pasatzeko aukera izan genuen 🙂

IMG_3848

Kortxoenea Gaztetxeko kideek ere abesti pare bat oparitu ziguten.

IMG_3845

Arratsaldean, Bilboko Okupazio Bulegoko lagunak etorri zitzaizkigun beraien esperientzia azaltzera eta gu ere gure horretan animoak ematera.

IMG_3850IMG_3851

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, zuen laguntza eskeini duzuen guztioi eta baita ere espazioa gurekin konpartitu duzuen guztioi. Aupa gu! OKUPAZIOA AURRERA!

Irutxuloko Hitzaren Kronika

Advertisements

Donostialdeko Okupazio Bulegoko Aurkezpena

* MAIATZAK 11 LARUNBATA * KORTXOENA GAZTETXEAN (Indianoene Kalea, Gros)

11tan. MAHAI-INGURUA: OKUPAZIOAREN IRAGANA, ORAINA ETA GEROA

14tan. BERTSO BAZKARIA (bono laguntza 5€)

18tan. DONOSTIALDEKO OKUPAZIO BULEGOAREN AURKEZPENA, Bilboko Bulego Partaidetzarekin,

19:30tan. KONTZERTUAK

DETRITUSEK EGINDAKO OKUPAZIO KARTELAK ERAKUSKETA EGUNEAN ZEHAR.

…eta gero, Etxe Kaleratzeak Stop-el Moganbon antolatutako kontzertuetara denok!