ABUZTUAN ITXITA

Han eta hemen ibiliko gara.  Donostiako Piratetan, oporretan, gure sasoiko lanetan… eta irailean elkartuko gara berriro arreta publikoarekin jarraitzeko prest!

itxita_copy

Izan gaiztoak! Okupazioa aurrera!

Martuteneko etxe okupatu batek bizirik jarraitzen da Kutxabank-en aurkako epaiketa irabazi ondoren

Stop Kaleratzeak Gipuzkoak esan duenez bere prentsa oharran, Donostiako 1.zko Lehenengo Instantziako Epaitegiak hilabete batzuk Martuteneko etxe huts bat okupatzen zeramatzan familia bati arrazoia eman dio.

Hain zuzen ere, etxebizitza horretan 8 pertsona bizi dira, haur batzuk barne, eta haiek kanporatzea izan du xedea Kutxabankek.

Azkenean, epaileak Kutxabanken eskaera atzera bota du eta Kutxabank prozedura kostak ordaintzera kondenatu du. Hala, familiak etxebizitzan jarraituko du.

Hodei, etxe honen bizilaguna, info7n egindako elkarrizketa atxikitzen dugu.

http://www.info7.com/2013/07/03/una-sentecia-inusual-da-la-razon-a-una-famillia-que-ocupaba-una-vivienda-y-obliga-a-kutxabank-a-pagar-los-costes-judiciales/