PSE-EEn ETXEBIZITZA LEGE PROPOSAMEN AURREAN, ERROETARA DOAZEN KRITIKAK

Uda baino lehen EH Bilduko deia jaso genuen Donostialdeko, Gasteizko eta Bilboko Okupazio Bulegook. Bertan PSEk bultzatutako Etxebizitza Lege proposamenari buruzko iritzia Legebiltzarrean adierazteko aukera ematen ziguten. Eta baiezkoa eman genuen.

Proposamena ondo aztertu eta gero, orain arteko “zabor bera” zela konprobatu genuen, tamalez. Hori dela eta, gure iritzia publikoa egitea eta Legebiltzarrera behar den orori esatera joatea erabaki genuen.
Image
Hona hemen PSEk egindako lege proposamena.

Donostialdeko, Gasteizko eta Bilboko Okupazio Bulegoen konparezentzia datorren asteazken arratsaldeko lehenengo orduetan, urriaren 2an, izango da. Nahi izanez gero Legebiltzarreko webgunean zuzenean jarraitzeko aukera dago.

Eta honako hau da lege proposamenari buruzko gure iritzia.

Honetaz gain, bihar beste eragile sozialen konparezentziak izango dira, besteak beste, Stop Desahucios, EGK eta Elkartzen. Guzti hauek ere Legebiltzarreko webgunean jarraitzeko aukera dago.

Advertisements