Apaiziartzan Erasorik ez! Proiektu kolektibo eta herrikoiak aurrera!

Biharko ostegunean, maiatzak 29an, Lezoko Udal Plenoan mozioa 
eztabaidatukoda Apaiziartzako proiektu kolektiboaren defentsan 
eta azken hileotoanpairaturiko erasoak gaitzesteko. 

Mozio hori Apaiziartzan lurrak lantzen dituen koleKtibokaren 
ekimena da. Udal Plenoa arratsaldeko 7'30etan hasiko da. 
Hori dela eta, Lezoko Udaletxean elkartzeko deialdia egiten dugu,
arratsaldeko 7'15etan.
Apaiziartzan Erasorik ez! Proiektu kolektibo eta herrikoiak aurrera!

apaiziartza3

Apaiziartza Baserriko kide bati egindako elkarrizketa
Advertisements

ELKARTASUNA CAN VIES GUNE SOZIAL AUTOGESTIONATUA-rekin

Duela bi egun, Maiatzak 26, Bartzelonako Sans auzoan dagoen Can Vies Zentro Sozial Autogestionatua desalojatu egin zuten.

Can Vies duela 17 urte okupatutako eraikina da. Bertan auzoko proiektu asko aurrera eraman dira modu autoantolatu, asanbleario eta horizontal batetan. Auzotik hasitako bizi eredu berria arnastuz.

Bihar, osteguna, Maiatzak 28, 19:00tan Donostiako Bulebard-ean konzentzazioa deitzen dugu Can Vies bezalako ekintzak salatzeko. Autoantolakuntzan, asanbladan eta horizontaltasunean oinarritutako proiektuak maite, defendatu eta miresten ditugulako!

Iturria: Kortxoenea Gaztetxea

#EfecteCanVies ·#CanViesEzIkutu #CiutatComunaBou7BoHIUAAnu9s

Argazkia: @saiairua @DisoPress

ITXAS-GAINEKO AZKEN AUZOLAN BALORAZIOA ETA DEIALDI BERRIA

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu aurreko 
larunbatean eginzenuten lanagatik, asko aurreratu genuen 
eta zegoen giroa ikusirik erabataserik geratu ginen. 
Espero dugu zuek ere sentimendu bera izan zenutela!
Egiten dugun balorazioa izugarria da, eskerrik asko benetan!!!

MAIATZAK 10, LARUNBATAREKIN, AUZOLAN 11etatik aurrera 
(Aldapeta, 62, Donostia)
Aurrekoan komentatu genuen bezala, larunbat honetarako ere 
auzolan bat antolatu dugu eta ondoren bazkari herrikoia 
antolatua dago (oraingo honetan, denek bertan gelditzeko 
aukera izango duzuela espero dugu), horretarako, 12etan 
beharrean 11tan hasiko gara, denbora gehiago izan dezagun. 
Aurreko asteko saioa, elkar ezagutzera bideratua zegoen,
baita espazioa ezagutzera ere. Aste honetarako ordea, 
zehaztapen gehiago egin nahi genituzke eta horretarako
espazioa kudeatuko duen asanblada bat sortzean ondo legoke, 
bide batez, esku artean dugun proiektuari forma emanez. 

Datorren larunbatean ikusiko gara!! Bitartea, ondo ibili!!!!


Alarma egoera Apaiziartzan!

Urgentziazko BATZAR-DEIALDIA 

Maiatzaren 8an Lezon

Azken gertaera larrien harira urgentziazko deialdia zabaltzen dugu datorren maiatzaren 8an, ostegunarekin, arratsaldeko 19:00tan Lezoko Txerrimuñon egingo den batzarrera biltzeko.

1) Alarma egoera Apaiziartzan!

2) Gertaeren kronologia

3) En Apaiziartza hoy ¿Y mañana?

1)- ALARMA EGOERA APAIZIARTZAN!

Bi urte eta erdi pasa dira Gantxurizketako (Lezo) Apaiziartzako proiektua martxan jarri zenetik; Diputazioaren jabetzako Apaiziartzako baserri-erdi eta lurrak okupatuz eta hauen erabilpena berpiztuz, autogestioaren bidetik hiru oinarrizko helburu ardatz hartuta:

Bertan eraiki nahi duten Plataforma Intermodalari aurre eginez Gaintxurizketako nekazal lurrak erabili eta bertatik elikadura subirautasuna bermatzea.

Oarsoalde mailan nekazaritza ekologikoan oinarritutako kontsumo sare bat sortzea, non dagoeneko 75 familiek jaten duten bertatik gaur egun.

Etxebizitza bezala erabilpenik ez zuen baserri erdiari bizitza eman eta gaur egungo etxebizitza arazo larriari irtenbidea bilatu nahi dion jendeak aukera bat izatea, lurra eta baserria uztartuz.

Bi urtez hasierako asmo hauek erralitate bihurtzen generaman arren, badira 7 hilabete ondoko bi bizilagunen mehatxu eta akoso etengabea pairatzen ari garela, goraka doazen erasoak hauek. Nahiz eta bizilagun hauek gu erabiltzen ari garen baserri erdi eta lurrekin inongo loturarik ez eduki, beraien jarrera oldarkorra arriskuan jartzen ari da errealitatea den proiektu oso hau.

Haiekin hitzegiten saiatu arren eta Lezoko Udala eta Foru Aldundiaren ateak ere jo ondoren, ez daude prest erasoak eta mehatxuak gelditzeko, eta proiektuko partaide zein lagunek bizi duten larritasun egoerarekin batera, aurtengo uzta ere arriskuan dago.

Otsailetik hona gertatzen ari diren azken gertaera larriek (baratza lantzen duen kide batekiko eraso fisiko eta heriotz mehatxuak, baserrira hurbildutako neska batekiko irain, mehatxu eta patrol batekin harrapatzeko keinuak zein proiektuko kide batek bizitoki gisa erabiltzen duen baserrian sartuz burututako ateen, lehioen zein altzarien suntsiketa basatiak, besteak beste) bizilagun hauen estrategia premeditatu eta erasokorraren intentsifikazioa agerian utzi besterik ez du egiten, estrategia bortitz eta kalkulatu honen logika perbertsuak Apaiziartzako mugak gainditzen dituen esfera espekulatibo eta monopolistan sustraitzen diren susmoa azaleratzen duten bitartean.

Proiektu herrikoi honek interes partikular eta jarrera mafioso hauengandik pairatzen duen larritasun egoeraren aurrean ezinbesteko ikusten dugu bizitzen ari garena lau haizetara zabaldu, konpartitu eta ahalik eta kolektibo zein norbanako anitzenetan egoera honekiko hausnarketa zein elkartasuna sustatzea.

Honen harira urgentziazko deialdia zabaltzen dugu datorren Maiatzaren 8-an Lezoko Txerrimuñon 19:00 tan egingo den batzarrera hurbiltzeko, baita Apaiziartzako proiektuaren defentsan antolatuko diren ekintzetan parte hartzeko.

2) GERTAEREN KRONOLOGIA

2011. URTEA: Lezoko Gaintxurizketa baserri auzoan kokaturiko Apaiziartza baserri erdia eta bertako lur publikoak lantzen eta baratza antolatzen hasten da herritar talde bat.

2013 ko Urria: Bi urte martxan egon ondoren eta hiru kontsumo talde antolatu ondoren, orain arte bizilagunekin inongo arazorik egon ez denean eta elkarbizitza eman denean, lehen arazoak hasten dira Patxi Irazusta Eskamendi (baserrira iritxi berria eta bertan bizi ziren arreba eta ama bidali ondoren) eta Manuel Unanue Martiarena bizilagunak eraginda. Gu baino eskubide gehiago dituztela baserriaren zati hau erabiltzeko eta baserri zati hori erabiltzeko asmoa adierazten dute.

2013 urriak 12: Arratsaldeko 4etan akoso etengabearen lehen pausoa ematen hasten dira guk erabiltzen dugun baserri erdiko atariko belarra desbrozatzen hasten denean Patxi, Manuel ondoan duela. Tentsioa sortzen da eta ahotsa altsatzen handik aldegiteko ohiukatuz, 6 urteko haurren aurrean jarrera oldarkorra eta mehatxuzkoa erabiliz: salaketa jarriko zigutela.

2013ko urriak 17: Lehen bilera Foru Aldundiarekin (baserri erdiaren jabearekin). Egoera azaldu ondoren baratza proiektoarekin ados egonda egoera erregularizatzeko modua bilatzeko lehen kontaktoa.

2013ko urriak 18: Txabola baten zaharberritzea auzolanean burutzeko prestaketak oztopatzen hasten dira Patxi eta Manuel. Eztabaida ondoren Patxik bere kotxea sartzen du indarrez txabolara, sarbidea oztopatuz.

Urriak 19: Egun hontako aurreikusitako auzolana bertan behera gelditzen da kotxearen eraginez eta konfrontazio gehiago ekidin nahiean. Gauean, Manuelek bere oilategiko oilaskoak hartu eta berreraikitzen ari ginen txabolan sartzen ditu, txabola bereganatuz.

Urriak 20: Oilaskoak bereak diren galdetzera joandakoan Manuelen emazteak (Nati) erantzunik ez. Gauean Manuelek bere 4×4-koa hartu eta erabiltzen genuen zatiko sarbidera ekartzen du, argi luzeak piztu eta bertan geundenak itsutuz. Lezoko Udaltzainak azaltzen dira eta Manueli 4×4-koa kenduarazten diote. Patxiren kotxea txabolako sarrera oztopatzen jarraitzen du.

Urriak 26: Euria datorrela eta txabolako teilatuko egurrak plastikoz estaltzen ari ginela auzolanean (haurrak ere inguruan) Manuel, bere suhiarekin batera lanean ari direnei mehatxuka hasten da, “bakarrik harrapatuko haut” bezalako esaldiekin. Udaltzainak azaltzen dira Manuelek deituta. Patxik bere kotxea bide erdian gurutzatu eta bertan uzten du. Ertzainak ere agertzen dira Manuelen familiak deituta eta identifikazioa hartu ondoren aldegiten dute

Urriak 24: Apaiziartzan bizi den lagun baten ama Manuelekin hitzegiten saiatzen da kalean topo egindakoan eta erantzun moduan salaketa jartzen dio Manuelek, mehatxu eta akoso salaketa bide penaletik. Epaiketan ama, inputatzen zaizkion kargu guztietatik absolbitua ateratzen da.

Urriak 30: Kotxea bide erdian gurutzatuta, pareko larreetan behor bat sartzen dute Patxi eta Manuelek, egunero guk erabiltzen dugun baserri aurretik pasatzen, intimidazio moduan.

Urriak 31: Bigarren bilera Foru Aldundiarekin. Bertako lurrak lur bankoari txertatu eta konkurtso publikora ateratzera proposatzen du irtenbide moduan, bizilagunen jarrera gordintzen ari dela eta.

Azaroak 7: Arratsaldeko 3tan Manuel eta Natik ehiza txakurra lotzen dute baserriko atearen ondoan, sarrera oztopatuz. Udaltzainen lekukotasunarekin ehiza txakurra askatu eta Manueli itzultzen zaio. Honek berriro hartu eta oraingoan sarrerako ateari lotzen du txakurra. Patxiri deitu ondoren Manuel ateari heltzen da inor ez sartzen uzteko. Denbora honetan Udaltzainak bertan dira eta Manuelen semea Jon Unanue aitari txanda eginez ateari heltzen dio sarrera oztopatuz. Baserri erdiko atea irikitzen hasten garenean erabiltzaileok, Manuel barrura sartzen da indarrez bultzaka, nahiz Udaltzainak hori “allanamiento de morada” dela adierazi. Ertzainak iristen dira eta Manuel kanporatzen dute, baita ehiza txakurra bere baserri erdira emateko agindu ere. Lehen salaketa Manuelen aurka.

Azaroak 18: Baserrirako sarrerako farola eta zabor zintzilikarioa botata azaltzen dira. Udaltzainei deitu partea egiteko. Patxiren 4x4oa bidea oztopatzen.

Azaroak 21: Lezon Herri Batzarra bizi dugun arazoa transmititzeko eta irteera bilatzeko. Gipuzkoako Basherri saretik ere babesa adierazteko urteroko topaketa Lezon egiteko proposamena.

Azaroak 27: Foru Aldundiarekin 3. bilera. Lurrak konkurtso publikora aterako dituzte, Urrullon bezala.

Azaroak 30: Lezoko plazan konzentrazioa eta kontsumo taldeen barazki banaketa publikoa. 70 pertsona.

Abenduak 12: Lezoko alkatearekin bilera. Gauzak baretzeko mobilizaziorik ez egiteko proposamena, arazoa konponbidean dela eta pazientzia eskatzen digu. Alde bietakoak bilera batean elkartzeko konpromisoa hartzen du, baita baserria bixitatu eta bertatik ikustera joatea, Foru Aldundikoekin

Abenduak 16: Manuel eta Patxi linternekin etxe inguruan gauez, baratzako atakak ixten ari zirela diote.

2014ko Urtarrila: Foru Aldundiko eta Lezoko alkatearen bixita. Manuel eta Patxi bere abokatu Patxi Lobatorekin zain. Guk berririk ez genuen noiz etorriko ziren. Betiko jarrera oldarkorra agintariekin ere. Hurrengo egunetan Manuel eta Patxik untxiak askatzen dituzte baratza ondoan eta bertan kalte larriak eragiten dituzte egunero.

2014ko hasiera: Manuel eta Patxik asto bat ekartzen dute ondoko zelaira eta aske uzten dute. Baratzako atakak zabaltzen dituzte astoa baratzara sar dadin. Operazioa astero egiten dute, baratza hondatzeko.

Urtarrilak 31: Elkarbizitza lortzeko saiakera bilera udalean, bi aldeetako partaideak beraien abokatuekin. Ezin hitzegin, ezin akordiorik lortu, Manuel, Patxi eta beraien abokatu Lobato ezertarako prest ez. Akoso diseinatua aurrera eramaten gu handik bidali arte. Bilera uzten dugu.

Otsailaren 25: Baratzako kide bat bertaratzen denean heriotz mehatxuak Manuel eta Nati bere emaztearen aldetik. Kotxera itzultzerakoan Manuel makil batekin zai erasotzeko asmoz eta lepotik heldu eta makilakin mehatxatuz ordu laurden bat eduki sarearen kontra. Udaltzainak etortzerako dena bukatuta. Manuel eta emaztearen aurkako 2. salaketa judiziala.

Martxoa hasiera: Basozaina agertzen da untxiek eragindako kalteei buruzko partea egitera eta Manuelek ukatzen du untxiak berarenak direnik. Basozainarekin ere ohiuka eta jarrera oldarkorra.

Martxoak 26: Garbiñe Irazustak lekuko moduan deitzen gaitu epaitegira, bere anaia Patxik jarritako salaketaren harira. Epaiketa atzeratua.

Martxoak 28: Patxi Irazusta agertu eta mehatxuak han bizi denaren kontra: “aldegin hemendik edo gaizki bukatuko duzu”.

Apirilak 7: Garbiñe Irazusta Patxiren arrebak mehatxuak salatzen ditu, bere anaiak berari eta bere senarrari eragindakoak.

Apirilak11: Marrokiar jatorrizko mutil bat topatzen dugu etxebizitzaren barruan, hango berri bazuela eta gezurretan ari zela konturatu ondoren, berarekin hitzegin eta handik joaten da, susmoak bizilagunek ekarri eta lagundu dutela, enfrentamendua bilatzeko. Bizilagunak agertzen dira eta pakean uzteko esatean Manuelen semea, Jon Unanue, 4x4kin ziztu bizian agertu eta harrapatze saiakera egin ondoren irain sexistak eta mehatxuak bertan zegoen baratzako emakumeari. Hirugarren salaketa Unanue aita seme eta emaztearren aurka.

Apirilak 12: Ahuntzak ekartzen dituzte baratza izorratzeko. Untxiak egunero izorratzen dute baratza eta Manuelen Mehatxua: aurten ez duzute ezer aterako hemendik

Apirilak 16: Arratsaldeko 6tan altzariak deskargatzen, bizilagunak udaltzainei deitu, agertu, eta partea egin arren Manuel eta Nati argazkiak atera eta atera.

Gauean baratzako kide bat etxera itzulitakoan atea hautsita, barruko altzari guztiak apurtuta, sukalde, logela, lehio, dena txikituta. Janaria lurretik, etxe dena puskatuta. Salaketa Ertzainenengan eta bertara agertzen dira puskatutako altzari eta etxearen partea egitera, gaueko ordu txikiak arte.

3) EN APAIZIARTZA HOY ¿Y MAÑANA?

Las grandes empresas de la construcción están continuamente estudiando, ojeando el territorio al acecho de la oportunidad que les genere un suculento bocado especulativo.

Tienen muy buenos padrinos colocados en las altas esferas, indispensables para ofrecer el envoltorio legal que todo tipo de operaciones a gran escala necesita. No es casualidad que las grandes operaciones especulativas-inmobiliarias se desarrollen sobre territorio virgen-rural que con las consiguientes recalificaciones disparan los beneficios de los Halcones de la construcción.

Estos, sin embargo, precisan de peones sobre el terreno que desempeñen la sucia, pero imprescindible, labor de desbrozar la “mala yerba”. Estos son calificados, según el argot empleado por el sector, de “ojeadores”; Asesorados jurídicamente, carentes de escrúpulos y capaces de utilizar todo tipo de artimañas de hostigamiento para deshacerse de los “gusanos” (término empleado para definir a los moradores de las diferentes instalaciones con las que desean especular), pasando por encima de ellos si suponen obstáculo alguno hacia sus propósitos.

Este es el perfil de uno de nuestros personajes, eslabón imprescindible en el engranaje ejecutivo de lo que viene denominándose acoso o “mobbing” inmobiliario, y su vertiente rural. Fenómeno, este, definido como “toda actuación u omisión con abuso de derecho que tiene el objetivo de perturbar a la persona acosada en el uso pacifico de su vivienda y crearle un entorno hostil con la finalidad última de forzarla a adoptar una decisión no deseada sobre el derecho que la ampara a ocupar la vivienda”.

Numerosos son los casos de éste fenómeno en Cataluña, y cada vez mas abundantes en nuestro territorio mas cercano (como el caso de Casa Tangora en Getxo, 2003), así como numerosas y muy variadas pueden ser las conductas mediante la cual se exprese y en las condiciones y contextos sobre el cual se precipite.

Con esto, cabría preguntarse quien será el siguiente en padecer semejante escalada de acoso y hostigamiento cuando el sector lo requiera.

Acoso y hostigamiento que, como en el caso de Apaiziartza en Lezo, no nos dejan de evocar actitudes de fascismo incipiente al ensañarse de tal modo contra un proyecto autogestivo y popular, a la vez que desprendiendo un hedor especulativo-monopolista.

Por todo ello pedimos a la sociedad en general y a las instituciones, tanto forales como municipales, que rechacen las agresiones padecidas en Apaiziartza de manera contundente.