Can Viesekin elkartasun kontzertua: HILKAR + ADIKUNE

Dakizuen bezala Bartzelonako CAN VIES zentro sozialaren desalojoaren ondotik 80 atxilotu baina gehiago eta 2 espetxeratu izan dira. Horren aurrean, fidantzak eta abokatuen gastuak ordaintzeko elkartasun kanpaina bat abiarazi dute Santsen, eta Kortxoenetik, kanpaina honi ekarpen txiki bat egin nahi diogu, eta kontzertuaren etekinak beraientzat izango dira.
#CanViesNoEsToca

Kontzertua ekainaren 13an izango da, eta bertan HILKAR taldeak bere azken lana aurkeztuko digu, eta beraiekin, hainbat urte kontzerturik eskaini gabe egon ondoren, berriro eskenatoki gainean ikusi ahal izango ditugu ADIKUNEko lagunak.

 

HILKAR:
http://hilkar.bandcamp.com/
https://www.youtube.com/watch?v=s54MqvCssfQ

ADIKUNE:
http://adikune.bandcamp.com/
https://www.youtube.com/watch?v=xnLS0hrzJdw
Advertisements