Gazte! Horrelako kamiseta eleganterik nahi??? Ba, azaldu ta egin hirea! Larunbatean SOFA eta ASTRALIAren megakontzertuen aurretik serigrafia tailer txiki bat antolatu dugu, 18:00ak aldera.Kamisetak zuen etxeetatik ekarriz gero, serigrafiatzeko erabilitako tinta bakarrik ordaindu beharko da (borondatea). Bestela, Kortxoenean bertan Fruit of the Loom etxekoak erosteko aukera izango da 5 eurotan (S, M, L, XL UNISEX). Telazko poltsa hipsterrak ere salgai egongo dira, 3 euroan. Serigrafia tailerrera sartzeak 5 euro balioko du eta kontzerturako sarrera doan izango da. Tailerrera etortzen ez direnek ere, berdin-berdin, 5 euro ordaindu beharko dute kontzertua ikusteko. Hemen prezioen laburpena, bazpare: - Serigrafia tailerra: 5 euro (kontzertua doan) o (hautazkoa) Fruit kamisetak: 5 euro o (hautazkoa) telazko poltsa hipsterrak: 3 euro o Pintura: borondatea - Kontzertua bakarrik: 5 euro Azaldu, pixkat ikasi, parre earrak in albokoan kamixeta gaixki ateatzen danian, kontzertu latzak ikusi/entzun, birra merkea edan ta kamixeta kozkor bat etxeako. Ze gehio nahi? parebat bideo: SOFA https://www.youtube.com/watch?v=Ss2Ym8icuYI ASTRALIA http://vimeo.com/84476546
Artxiboa hilabeteka: uztaila 2014
Zabal dezagun autogestioa #RefemCanVies
Egin zure ekarpen solidarioa hemen: http://www.verkami.com/projects/9257
Bakoitzak ahal duena, denon artean dena!
You must be logged in to post a comment.