[Kortxoenea Gaztetxea] Larunbatean SOFA eta ASTRALIAren kontzertua eta serigrafia tailerra

Gazte! Horrelako kamiseta eleganterik nahi??? Ba, azaldu ta egin hirea!

Larunbatean SOFA eta ASTRALIAren megakontzertuen aurretik serigrafia
tailer txiki bat antolatu dugu, 18:00ak aldera.

astralia-sofa

Kamisetak zuen etxeetatik ekarriz gero, serigrafiatzeko erabilitako 
tinta bakarrik ordaindu beharko da (borondatea). Bestela, Kortxoenean
bertan Fruit of the Loom etxekoak erosteko aukera izango da 5 eurotan 
(S, M, L, XL UNISEX).
Telazko poltsa hipsterrak ere salgai egongo dira, 3 euroan.

Serigrafia tailerrera sartzeak 5 euro balioko du eta kontzerturako 
sarrera doan izango da.
Tailerrera etortzen ez direnek ere, berdin-berdin, 5 euro ordaindu 
beharko dute kontzertua ikusteko.

Hemen prezioen laburpena, bazpare:

- Serigrafia tailerra: 5 euro (kontzertua doan)
o (hautazkoa) Fruit kamisetak: 5 euro
o (hautazkoa) telazko poltsa hipsterrak: 3 euro
o Pintura: borondatea
- Kontzertua bakarrik: 5 euro

Azaldu, pixkat ikasi, parre earrak in albokoan kamixeta gaixki ateatzen
danian, kontzertu latzak ikusi/entzun, birra merkea edan ta kamixeta
kozkor bat etxeako. Ze gehio nahi?

parebat bideo:
          SOFA https://www.youtube.com/watch?v=Ss2Ym8icuYI
          ASTRALIA http://vimeo.com/84476546
Advertisements