BADATOZ KAFETA FEMINISTAK! IRAILAK 26 ITXAS GAIN ETXE SOZIAL OKUPATUAN

zer da kafeta feministak ekimena? gune informala, autogestionatua, hilean behin egingo den saioa feministon artean eta herri mugimenduen artean saretzeko

non egingo dira kafeta feministak? ItxasGain etxe sozial okupatuan, aldapeta kalea 62. espekulatzaileenak izan diren lekuak guk geuk berreskuratu eta kudeatzeko

zer har dezakegu kafeta feministetan? garagardo, ardo eta zuku ekologikoak, pintxo barazkijale eta beganoak. dena maitasunez eta guk geuk egindakoa prezio xumean

zer egingo da kafeta feministetatik ateratzen den diruarekin? borroka feminista erresistentzia kutxa, ekimena sustatu eta ItxasGain zaindu

nondik etortzen da kafeta feministetan jartzen den janaria? inguruko hortuetatik truekearen bidez edo proiektu autonomoetara dirua bideratuz

noiz irekiko da kafeta feminista? hilero azken ostiraletan. irailak 26 aurkezpena. eta non? aldapeta kalea, 62 donostian

gustatzen bazaizu etorri, gozatu, eta zabaldu!

segi gure jarduera twiterren @kafetafem

nn

DONOSTIAKO 5. ZINEMALDI ALTERNATIBOA

Donostiako Zinemaldi ofiZial handi nazioarteko glamurosaz beterikoa hasi den honetan, beste urte batez, Donostiako Zinemaldi Alternatiboa aurkeztera gatozkizue. Aurten 5 (+1). Edizioa ospatuko dugu, eta berriro ere aldaketa batzuekin. Zinemaldia 2006. urtean sortu zen, Parte Zaharreko Gazte Asanbladaren eskutik. Ordukoan, auzo hartako hainbat lokaletan, beste horrenbeste filme izan ziren ikusgai. Danak doakoak eta gogoeta soziopolitikoa piztea helburu zutenak. Hainbat urtez ospatu gabe igaro ondoren, eta Groseko Kortxoenea Gaztetxea okupatu zelarik, jaialdia Kortxoenean antolatzen eta ospatzen hasi zen. Honela, jaialdiak Donostia mailako sona irabazi zuelarik.


Eta hala izan da 2010. urtetik gaurdaino. Lau edizioz jarraian, alegia.
Aurten, baina, eta esan bezala, aldaketekin gatozkizue. Kortxoenea Gaztetxeko Asanblada barne gogoeta prozesu batean murgildurik aurkitzen da, eta honenbestez, jaialdia ezda bertan ospatuko. Jaialdiak beti izan du Donostiako zinezale askotarikoak eta bestelakoak elkartzeko helburua; baita ere, zeharka, Donostiako espazio autogestionatu ezberdinen aldarrikapena egitea. Espazio hauek bestelako kultur sormen eta ekoizpen espazio direla erakutsiz. Beraz, Kortxoeneak bizi duen egoeraren ondorio zuzen eta ulerterraza izan da jaialdia hiriko beste espazio eta proiektu autogestionatu ezberdinetan antolatzea. Aurrerantzean, eta datozen urte eta edizioei begira, aurten zabaltzen dugun lan eta praktikaildo hau sakontzeko asmoa adierazten dugularik. Proiektu eta espazio ezberdinen arteko harreman sarea indartzeko eta donostiarrei hauen ateak zabaltzeko aukera aparta dela ulertzen baitugu. Eta Kortxoeneak bat egiten du ahalegin honekin, antolaketaren parte jarraituz. Aurten, beraz, bi saioa antolatu dira Zinemaldi Alternatiboaren egitarauaren baitan.

OSTEGUNA IRAILAK 25 ITSASGAIN Zentro Sozial Autogestionatuan (Aldapeta 62) arratsaldeko 19:00etanKANPSA. 20 años de sueños y escombros” dokumentala eta Dani Lopez Helldivision musika taldeko bateria jolea eta dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia.
Dokumentalak Pasaiako Kanpsa etxe okupatu eta autogestioaren hogei urteetako bizipenak kontatzen ditu. Auzolana eta talde lanaren adibide eder askoa.

Trailerra: http://vimeo.com/32515341 Eta aurretik “Txirrinak” laburmetraila.

LARUNBATA IRAILAK 27 TXANTXARREKA Antiguako Gaztetxean (Heriz Pasealekua 22) arratsaldeko 19:00etanSegovia Big Band” dokumentala eta Gemma Serrahima Mackay zuzendariarekin solasaldia, kataluiniatik Donostiara espreski etorria. Dokumentalak Segoviako kartzelako ihesaldi entzutetsuan protagonista izan ziren lagunek urtero ospatzen duten bazkari edo enkontrua du hari nagusi. Ihesaldian eraila izan
zen Oriol Solé Sugranyes anarkistaren iloba den zuzendariak memoria familiar nahiz kolektiboari egiten dion ekarpena da.

Trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=AFww87rdPkU

Eta aurretik “CSO La Traba los primeros 7 años de okupación” laburmetraila.

Info+ http://kortxoenea.com/2014/09/23/donostiako-5-zinemaldi-alternatiboa/

[Kharviv – Ukraina]: Naziek eta Poliziak “Autonomia” gune okupatua erasotu dute

Ukrainatik Greziara, koalizio bakarra: Naziak eta polizia!

harkvskvot

Pasa den igande arratsaldean neo-nazi talde batek Kharviveko “Autonomia” gune sozial okupatua erasotu zuten. Gune sozialak Ekialdeko Ukraniako gerra gunetatik etorritako errefuxiatuei aterpea ematen die. Aktibistek zein errefuxiatuek azken erasoa erantzuten eta etetzen lortu dute, lehenengo bi erasoaldietan bezala. Eraso hau ez da edozein eraso izan: Langile Autonomoen Batasunako zein beste taldekoen anarkistek gune abandonatu batean martxan jarritako proiektua erasotua izan baita.

Irailaren 2an, azken nazi erasoaldi osteko arratsaldean, poliziak gogor oldartu zuen gune okupatua, gas negar-eragilea erabiliz, ordenagailuak konfiskatuz eta bertan bizi direnak polizi-etxera “gonbidatuz” eraikin abandonatuaren okupazioa leporatuta. Atxilotak gune okupatua ixtera eta konpontzeko lanak etetera behartu dituzte. Hiriko adiministrazio publikoak bazekien eraikina okupatuta zegoela aspalditik eta hor errefuxiatuak bizi zirela ere bai. Horregatik, kointzidentzia handia topatzen dugu poliziaren sarekadan justuki nazien erasoaldi frustatuen ondoren.

Orain, klase mugimenduko anarkistek etxetik kanpo ihes egiteko behartuak izan direnak – gerra eta errusiazaleek egindako mehatxuak direla eta – laguntzen dituztenean, hitzaldiak, autoikaskuntza topaketak, kontzertuak eta bestelako ekimenak antolatzen dituztenean, neonaziek biolentzia eta gorrotoa zabaltzen dute haien hirian Ukrania eta arraza txuriaren maitasuna aitzakia erabilita. Bitartean, poliziak babesten ditu. Langile Autonoen Batasunak Ukraniako indar progresista guztiei deialdia egiten die neonaziak eta poliziak baztertzeko, haiek baztertzen gaituzten aurretik.

Tolerantzia zero nazi zaborraren aurrean!

Langile Autonomoen Batasuna

iturria: en.squat.net