DONOSTIAKO 5. ZINEMALDI ALTERNATIBOA

Donostiako Zinemaldi ofiZial handi nazioarteko glamurosaz beterikoa hasi den honetan, beste urte batez, Donostiako Zinemaldi Alternatiboa aurkeztera gatozkizue. Aurten 5 (+1). Edizioa ospatuko dugu, eta berriro ere aldaketa batzuekin. Zinemaldia 2006. urtean sortu zen, Parte Zaharreko Gazte Asanbladaren eskutik. Ordukoan, auzo hartako hainbat lokaletan, beste horrenbeste filme izan ziren ikusgai. Danak doakoak eta gogoeta soziopolitikoa piztea helburu zutenak. Hainbat urtez ospatu gabe igaro ondoren, eta Groseko Kortxoenea Gaztetxea okupatu zelarik, jaialdia Kortxoenean antolatzen eta ospatzen hasi zen. Honela, jaialdiak Donostia mailako sona irabazi zuelarik.


Eta hala izan da 2010. urtetik gaurdaino. Lau edizioz jarraian, alegia.
Aurten, baina, eta esan bezala, aldaketekin gatozkizue. Kortxoenea Gaztetxeko Asanblada barne gogoeta prozesu batean murgildurik aurkitzen da, eta honenbestez, jaialdia ezda bertan ospatuko. Jaialdiak beti izan du Donostiako zinezale askotarikoak eta bestelakoak elkartzeko helburua; baita ere, zeharka, Donostiako espazio autogestionatu ezberdinen aldarrikapena egitea. Espazio hauek bestelako kultur sormen eta ekoizpen espazio direla erakutsiz. Beraz, Kortxoeneak bizi duen egoeraren ondorio zuzen eta ulerterraza izan da jaialdia hiriko beste espazio eta proiektu autogestionatu ezberdinetan antolatzea. Aurrerantzean, eta datozen urte eta edizioei begira, aurten zabaltzen dugun lan eta praktikaildo hau sakontzeko asmoa adierazten dugularik. Proiektu eta espazio ezberdinen arteko harreman sarea indartzeko eta donostiarrei hauen ateak zabaltzeko aukera aparta dela ulertzen baitugu. Eta Kortxoeneak bat egiten du ahalegin honekin, antolaketaren parte jarraituz. Aurten, beraz, bi saioa antolatu dira Zinemaldi Alternatiboaren egitarauaren baitan.

OSTEGUNA IRAILAK 25 ITSASGAIN Zentro Sozial Autogestionatuan (Aldapeta 62) arratsaldeko 19:00etanKANPSA. 20 años de sueños y escombros” dokumentala eta Dani Lopez Helldivision musika taldeko bateria jolea eta dokumentalaren zuzendariarekin solasaldia.
Dokumentalak Pasaiako Kanpsa etxe okupatu eta autogestioaren hogei urteetako bizipenak kontatzen ditu. Auzolana eta talde lanaren adibide eder askoa.

Trailerra: http://vimeo.com/32515341 Eta aurretik “Txirrinak” laburmetraila.

LARUNBATA IRAILAK 27 TXANTXARREKA Antiguako Gaztetxean (Heriz Pasealekua 22) arratsaldeko 19:00etanSegovia Big Band” dokumentala eta Gemma Serrahima Mackay zuzendariarekin solasaldia, kataluiniatik Donostiara espreski etorria. Dokumentalak Segoviako kartzelako ihesaldi entzutetsuan protagonista izan ziren lagunek urtero ospatzen duten bazkari edo enkontrua du hari nagusi. Ihesaldian eraila izan
zen Oriol Solé Sugranyes anarkistaren iloba den zuzendariak memoria familiar nahiz kolektiboari egiten dion ekarpena da.

Trailerra: http://www.youtube.com/watch?v=AFww87rdPkU

Eta aurretik “CSO La Traba los primeros 7 años de okupación” laburmetraila.

Info+ http://kortxoenea.com/2014/09/23/donostiako-5-zinemaldi-alternatiboa/

Advertisements