[Putzuzulo Gaztetxea] BIDE BERRIAK URRATZERA GOAZ

Xakela Gaztetxe Asanbladako gazteok eta Putzuzulo gaztetxea garai erabakiorrean murgilduta gaude eta gutun honen bidez, herritarrei gure egoeraren eta asmoen berri eman nahi genieke. Ia hamar urtez erakutsi dugu autogestionatutako kulturak eta gizarte-antolakuntzak Zarautzen ondo funtzionatzen dutela. Aski demostratuta gelditu da herriari ekarpen kultural eta sozial handia egin diogula, geure burua antolatzeko gai bagarela eta denboran luze iraungo duen proiektu koloretsua osatu dugula.

Baina, froga ukaezin horiek edonork ikus ditzakeen arren, hainbat eragile eta erakunde ofizialen aurrean beti gure burua justifikatzen ibili behar izan dugu urteotan. Gure etorkizuna desegonkortu nahi izan dutenei, beti azalpenak ematen. Iritsi da, ordea, esplikazioak ematearen ematez gogaitu egin garen eguna. Beste behin ere Gaztetxearen balioa eta antolakuntza eredua zalantzan jartzea ez dugu onartuko. Kontu hori gaindituta dago. Orain, eztabaida beste bat da.

Salberdin eremuko hirigintza proiektuaren lehen mugimenduak gero eta hurbilago dauden honetan, azken negoziazioari ekiteko prest gaude. Eta guk, behintzat, argi daukagu helburua: izan dadila behin betiko toki finko bat edukitzeko. Eraikin iraunkorra gure proiektu sozio-kulturalarentzat. Horixe nahi dugu. Herriari egunero egindako ekarpenak toki segurua izan dezala, besterik ez. Hori dela-eta Udalari arduraz jokatzeko exijitzen diogu, ausardiaz. Eta herritarrei ere bai: aurrera begira, herrian luzerako izango den proiektua egituratzeko urratsak orain abiatuko dira, eta horrek guztion ardura eta konpromisoa eskatzen du.

Bederatzi urte beteko ditugu aurten Putzuzulon, denon amets fabrikan. Laster hasiko den urteurreneko egitarauan parte hartzeko eta gozatzeko deia ere egin nahi diegu herriko eragile eta norbanako guztiei, etorkizunerako bidea elkarrekin urratu nahi dugulako eta hasiko dugun prozesu hau inoiz baino bide parte-hartzaileagoa izatea gustatuko litzaigukelako.

Urte hauetan guztietan milaka laguni ametsak sortarazteko gai izan gara eta, gainera, horietako asko egia bihurtu dira dagoeneko. Baina, adi, beste makina bat ditugu-eta oraindik buruan! Amets horiei teilatu berria jarri behar diegunez, esnatu eta mugitzeko sasoia dela esan nahi dizuegu. Oraintxe da garaia. Hartu parte jarritako hitzorduetan eta urratu ditzagun bide berriak elkarrekin!

Zarauzko PUTZUZULO GAZTETXEAK 9 urte beteko ditu urriaren 30ean
Urte guzti hauetan, milaka zapata pare urratuz amets eder ugari konplitu ditugu. Orain arteko ibilbidea elkarrekin, zuek guztiokin, ospatu nahi dugulako, urteurreneko egitarauan parte hartzeko eta elkarrekin gozatzeko deia ozen zabaldu nahi dugu.
Baina ez hori bakarrik! Aurrera begira beste makina bat amets eta erronka berri ditugu buruan. Horregatik, ilusioz eta indarrez beterik, zapata zaharrak kendu eta BIDE BERRIAK URRATZERA GOAZ! Etorkizuneko bidea elkarrekin, zuek guztiokin, urratu nahi dugulako, erantzi ZUK ERE zapatila zaharrak, eta ZATOZ!!!
Oraintxe da garaia. Hartu parte jarritako hitzorduetan eta urratu ditzagun bide berriak elkarrekin!

https://i1.wp.com/www.putzuzulo.net/wp-content/uploads/2014/10/EGITARAUA_9urte_web.jpg

AZAROAK 4TIK AURRERA BERRIRO KAXILDAN EGONGO GARA

Gaur, asteartero bezala, Okupazio Bulegoko arreta publikoa eta aholkularitza eskainiz aurkituko gaituzue 18tatik aurrera Kortxoenea Gaztetxean (Grosen).

Hurrengo astetik aurrera Kaxilda Liburudendan (Amara Zaharrako Frontoi Txikian) hasiko gara berriro.

Donostialdeko Okupazio Bulegoaren asteroko arreta publikoaren egutegia, ekitaldi, zein deialdi desberdinak radarrean aurki ditzazkezu.

URRIAK 31 – KAFETA FEMINISTA

OSTIRALA URRIAK 31 – 19:30an Itxas Gain Etxe Sozial Okupatuan (Aldapeta, 62 – Donostia) bigarren kafeta feminista egingo dugu.

urriak31

Hilabete hontan Arantxa Santestebanek eta Aran Vicedok poesia errezitaldi musikatua eskeiniko digute.

Horrekin batera, bertako pintxo ekologikoak, garagardo artisauak, ardo eta zuku ekologikoak feministon artean gozatzeko.

Gainera mahai informatiboa, fanzineak, aldizkariak eta testuekin eskura jarriko dugu.

Kafeten etekinak mugimendu feministako erresistentzia kutxa zein Itxas Gain Etxe Sozial Okupatuarentzat.

Zatoz eta batu Donostiako erresistentzia feministara!

jarraitu twiterren #kafetafeministak @kafetafem

Oiartzungo Goikeoskolako 14. urtemuga

kartela goiko 2014 Urria

Aurten Oiartzungo Arragua auzoko Goikoeskola Kulturgune Okupatuak 14 urte betetzen ditu, eta urrian, urtero legez, urtemuga ospatzeko garaia iritsi zaigu.

Atxikitzen dizuegu kartela, baina hemen jarriko dizuegu testo formatuan zein izango den aurtengo egitaraua.

* URRIAK 9, OSTEGUNA:

– 19:00tan: Juanmi Gutierrezek zuzendutako dokumentala ikusgai, “ATEAK ZABALDUZ”, okupazioari buruzko dokumentala. Zuzendaria bertan izango dugu eta dokumenatala ostean solasaldia izateko aukera izango dugu, zeoze pikoteatzen dugun bitartean.

* URRIAK 10, OSTIRALA:

– 21:00tan: Afariyeeeah herrikoia, 5 €gatik. Aukera beganoa izango da betiko moduan.

– 23:00tan: Kontzertua JONPE TA ZETAS + SBA + ALT BLUES BAND

* URRIAK 11, LARUNBATA:

– 19:00tan: “NO ES FACIL” antzezlana, Behi2`s antzerki konpainiaren akutik.

– 20:00tan kantautorea: APALATXE

– 21:00tan: Afariyeeeah herrikoia, 5 €gatik. Aukera beganoa izango da betiko moduan.

23:00tan: Kontzertua EKIN + ON.

Milesker zabaltzeagatik!!!

ItxasGaineko Tailerrak HASTERA DOAZ!!

Irudia

TAILERRAK

Urriak 2 ITXASGAIN Gune Sozial Okupa aro berri batean sartuko da.

Tailerrak hastera doaz!!

Oso egitasmo interesgarria lan egiten ari gara, gure inguruan dugun
aurrean alternatiba bat eraikiz…

Gaur egun ezhoiko diren gauzak burutzeko: partekatzeko, jakintza
dohainik jaso eta emateko praktikak barneratzen duen gunea eraikitzen
ari gara eta horren alde egunero borrokatzen dugu. Ez dugu inorrentzat
lan egiten, autogestioa eta antolakuntza praktikan jartzen ditugu ahalik
eta gune onean sortzeko.

Kontzertuak, eztabaidak, asanbladak, proiekzioak, tailerrak eta
alternatiba erreala sortzen duten hainbat ekitaldi. Gune hau, honen
eraikuntzan eta erresistentzian parte hartu nahi duenaren onurarako da.

Dirulaguntzarik gabeko gunea, partido politikoen ideologiarik gabekoa,
non eraikitzen duguna disfrutatzen dugu, Donostia erdian. Izugarriko
azpiegiturekin eta hiriko bista ederrenak. Merezi dugu eta gune askearen
alde borrokatu dugu, bai ala bai.

Gune sozialaren asanbladak astelehenero 19tan egiten ditugu. Edozein
zalantza izanez gero, komentatu lasai.

Urriak 2tik aurrera hasiko diren tailerrak modu positiboan parte hartu
nahi duen orori irekita daude. Ezkortasuna atetik irten da sartzeko
momentuan. Ez gara inorren zaindariak eta bertan lan egiten dutenak
izorratzea ez dugu jasango.

Astelehena:
17tan Euskara Tailerra (maila guztiak, helburuak lehenengo tailerra
ikusita finkatuko ditugu)
17tan Defentsa pertsonala. Krav Maga.
19tan Gune Sozialaren Asanblada

Asteartea:
18tan Musika Tailerra. Jakintzaren transmisioa nagusituko da. Maila
ezberdineko jendea bertaratzeko. Azken helbudua: partaideen gustuko
musika taldea sortzea. Perkusioa, haize instrumentoak eta korda
instumentoak, hasieran. Kantua ere garatu daiteke. Baina zehazteke dago,
pixkanaka pixkanaka.

Asteazkena:
Argazkilaritza tailerra.
Urriaren erdian hasiko da. Informazio gehiago zehazteke dago.

Osteguna:
18tan Antzerkia. Gune bat barnea husteko, ebaditzeko, inprobisazioari
ekiteko. Elkarren arteko kondifantza lantzeko asmoz, kontakt jolasak
egingo ditugu, ahotsaren anplifikazioa eta talde lana inprobisazioan
bukatzeko. Tailerraren azken helburua: kalera ateraztea, antzerki talde
aske eta independientea sortzea, ekintza errebindikatiboak egiteko.
artea arma gisa erabiliz.

Ostirala:
17.30an Pintura Tailerra. Denok barnean dugun artea ikasteko eta
disfrutatzeko gunea. Gure artea garatzeko topagunea.

ALDAPETA 62
Ingurua hobetzeko alternatibak sortuz zure burua aldatzeko egiten duzun
ekintza, ekintza iraultzailena da.

Okupazio Bulegoaren Arreta Publikoa. Urriaren Egutegia.

Arretak kaxildan izango dira azarotik aurrera. Lehenengoa azaroak 4, 18.00-20.00tara. Bitartean kortxoenean eta itsasgainen izango dira, betiko ordutegian.

Irailak 30__________________________ Kortxoenean
Urriak 7__________________________   Itsasgainen
Urriak 14 __________________________Kortxoenean
Urriak 21__________________________ Itsasgainen
Urriak 28__________________________ Kortxoenean