[Donostia] Villa Genara etxebizitza okupatua desalojo ilegalaren arriskuan da!

Etxebizitza eskubidea benetan egikaritzeko duela hilabete bat Altzako gazte talde batek okupatu zuen hainbat urte hutsik eta triste zegoen “Villa Genara” (Paseo Casares, 19-21, Donostia – Buenavista hiribide ondoan)

Pasa den astean, Ertzaintzak jabearekin batera haien lege propioa urratuz, eta etxebizitzaren biztanleen etxebizitza bortxaezintasuna hautsiz, atea bota zuten. Gazteak erresistentzian bizi dira geroztik eta azken mehatxua jaso dute: jabearen hitzetan bihar etorriko da etxea tapiatzera. Hau guztia epailearen agindurik gabe, eskubideak babesteko dagozkien prozeduraren minimorik gabe.

Horregatik, gazte talde honek deialdia egiten du eta etxebizitza eskubideen alde pertsona oro gonbidatzen du bihar goizeko 8tatik aurrera etxe parean egotera. Jabeak jakin dezan gazteak ez daudela bakarrik eta jabetasuna, batez ere erabilpenik ez duenean, ez dagoela pertsonen etxebizitza eskubidearen gainetik.

Zabaldu mezua eta etxebizitza eskubidea defendatu!

images

[Lasarte] USURBILEKO GAZTETXEAREKIN ELKARTASUNEAN

Martxoaren 6an, ostiralez Elebeltz Topagunean Usurbilgo Gaztetxeari elkartasuna adierazteko arratsalde-gaualdi bat ospatuko dugu. Bertan Donostiako Okupazio Bulegoko kideak izango ditugu okupazioaren inguruko hitzaldi bat emateko, 19,00tik aurrera. Hitzaldiaren izena “DONOSTIALDEKO OKUPAZIOAK, EGOERA ETA ERRONKAK; BAKARDADETIK ELKARTASUNERA” izango da eta bertan inguruko egoeraren berri izateko aukera izango dugu.

elebeltz usurbilgo gaztetxearekin

Honen ostean, elkartasunezko pintxo jana proposatzen du inguruko beste proiektu batek, beren beharretarako bitartekoak autogestiona ditzaten. Animatu pintxo jan berezi honetara!

Eta gauari bero emateko 22.00etatik aurrera musika emanaldi batekin bukatzea proposatzen dizuegu, talde hauekin:

PERLAK (www.facebook.com/perlakband) Zarauztarrak
CRAZY MEN (https://crazymen1.bandcamp.com) Frantzesak
DESEGIN (www.facebook.com/desegin.taldea) Usurbildarrak
KEZKA Usurbildarrak