[ItxasGain] Asanbladaren komunikatua desalojoa dela eta

Ixas Gainen egoera hurrengoa da, gaur egun.

Martxoan Yeregik (jabetzak) demanda zibil bat jarri zuen Itxas Gainen aurka, auziaren eguna maiatzaren 19an finkatu zelarik. Azkenik, auzia sahiestearren, negoziaketa bat eraman dugu aurrera jabetzarekin, espazioa adostatutako epe edo egun batean uzteko.

areto-nagusia

Bide penaletik joan zen aurreko prozesu judizialean, udaran, jabea den enpresarekin negoziaketarik ez egiteko erabakia argi eta garbi hartu genuen, gure buru eta ideiekin koherenteak izateko forma bat bezala ikusita; espekulazioaren bitartez gure kontura aberastu nahi duten horiekin ez dagoela ezer hitz egiterik kontsideratu genuen,hain zuzen ere. Baina, oraingo honetan gure kontraesanei aurre egin behar izan diegu. Auzia ospatu eta galdu izan bagenu (nahiko ziurra), 23.000 euroko kostei aurre egin behar izango genieke, ezingo geniolarik eta ezin diogularik diru kopuru horri aurre egin eta honek egoera oso kritiko batean utziko gintuelarik jakinda.

itxas_gain
Baina negoziaketa honek bere kostea eduki du guretzat ere. Alde batetik, kaleraketa baten aurrean eman genezakeen erantzunaren inguruan pentsa arazi digu, baita erresistentzia bide desberdinak planteatzeak edukiko lukeen koherentzia faltaz ere, negoziaketa prozesu bat aurrera eraman dela jakinda. Beste aldetik, negoziaketa ere legalki oso mugaturik edo guztiz mugaturik uzten digu, izan ere,dena oso lotuta eta ildotua dago, erresistentziarik edo antzeko ekimenik izatekotan negoziaketa bertan bera uzteko, horrek kanpoan utziko gintuelarik berdin berdin, baina 23.000 euroko kosteei aurre egin behar izanda.

Hortaz, hau da gure egoera: Ekainaren 15ean Aldapeta 62 hutsik eta bizi gabe geldituko da berriz ere, jabeek subentzio publiko bat eskatu arte etxea behera botatzeko eta euren luxuzko etxe berriak eraikitzeko. Beraiek, pasatako urteetan xehetasunez antolatutako plangintzari aurre egiteko udaletxeko erantzunari itxaroten ari dioten bitartean.

100_0664

Baina, ordura arte Itxas Gain bizirik jarraituko du. Gainera, nahiz eta 23.000 euroak gainetik kendu izan, oraindik baditugu hainbat kostu ordaindu beharra eta denbora gutxi daukagu espazioa erabiltzeko eta egoerari aurre egiteko. Horregatik, danoi animatzen zaituztegu etortzera, parte hartzera eta bizirik mantentzera bertan egingo diren ekintzetan edo proposamen berriak ekarrita. Astelehenetan, arratsaldeko 19:00tan jarraitzen dira asanbladak egiten, eta hasitakoan bezain irekiak dira.

Espazio askeak zabaltzera!!

Okupazioa aurrera!!

[Kortxoenea] Ekainak 6 TARTUFO antzerkia Kortxoenean

Frantziako komediaren aitatzat dute adituek Jean-Baptiste Poquelin. Molier ezizenarekin egin zen ezaguna, eta hainbat antzezlan sortu zituen. Horien artean dago Tartufo komedia, 1664ean estreinatu zuten obra. Hain zuzen ere, antzezlan hori aukeratu du Zurriola Antzerki Eskolako Biga Taldeak, euskarazko bertsioaren estreinaldia egiteko.  Juan Martin Elexpuruk egin du testuaren itzulpena eta Joserra Fachadoren zuzendaritzapean arituko dira.

Honakoak izango dira aktoreak: Mikel Karton (Tartufo); Jone Larrañaga, (Pernelle eta Elmira); Jon Fernandez (Orgon); Ainara Mendiola (Mariana); Ivan Aizpurua (Valere eta Kleanto); Anuxka Etxeberria (Darina); Jon Sarriegi (Damis); eta Imanol Olasagasti  (Legezko Jauna).