Irailak 26 Okupazioa eta beldur tailerra Firestone Lantegi Berreskuratuan

 

beldur tailerra

Aspalditik Donostialdeko Okupazio Bulegoan ari ginela pentsatzen formakuntzari bultzada ematea eta ikasturte berriarekin fin eta alaitsu ekingo diogu zeregin honi.

Hilean behin Añorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan [https://radar.squat.net/eu/donostia/firestone-lantegi-berreskuratua] tailer bat proposatuko dugu: beldurra, iturgintza, zerrailak, igeltseritza, prozesu kolektiboak, etabar.

Lehenengo tailerra Irailaren 26an izango da, “Okupazio eta beldur tailerra”. Bartzelonan aritzen den “Urdint la trama” [https://directa.cat/mai-m%C3%A9s-soles] kolektiboaren esku jasoko ditugu Katalunian okupazioak burutzeak dakarren beldurra kudeatzeko garatu diren estrategia psikosozialak. Tailer honekin gure asmoa da, batez ere, Euskal Herrian okupazio eta etxebizitza berreskuratzearen inguruan gabiltzanok formatzea, ikuspegi psikosozialetik gure lana eragingarriagoa eta komunitarioagoa izateko.

Irailak 26 izango da, goizeko 10tan hasita eta arratsaldeko 18ak arte. Ordu beteko atsedenaldia izango dugu bazkaltzeko.

Parte hartu nahi izanez gero, idatziguzue email bat lehenbaitlehen: donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net. Parte hartzeko kopurua mugatuta dago eta jadanik ia zerrenda erdia bete dugu.

Advertisements

[Donostia] Erresistentziaz eta autogestioaz, #KortxoeneaBizirik – Manifestua

https://i1.wp.com/kortxoenea.com/wp-content/uploads/2015/09/KORTXO-POSITIVO-moztua.jpg

Orain dela bost urte, hutsik zegoen kortxo fabrika okupatu zuen Groseko Gazte Asanbladak beste hainbat auzokiderekin batera. Helburua garbia zen: auzoan eta hirian zegoen gabezia handi bati erantzutea eta Donostia mailako kultur proiketu anitz eta parte hartzailea eraikitzea. Egun, bost urtetako lanaren ondorioz, hainbat kolektibo eta talderen bilgunea da Kortxoenea gaztetxea Grosen.

break zipKultur ereduen arteko talka argia da. Horren famatua egin duten 2016ko Europako Kultur Hiriburutzan sartzeko hilabete gutxi falta direla, Kortxoenea Gaztetxea bezalako gune kulturala eraitsi nahi izatea oso larria dela uste dugu. Donostiako udalak maila kulturalean eta sozialean darabilen politika espekulatzaile eta elitista salatu nahi dugu. 11.000 etxebizitza huts baino gehiago dagoen hirian jendea etxetik botatzen ari dira. Etxebizitza gehiago eraikitzeko gaztetxeak eraitsi nahi dituzte, Inolako alternatibarik eskaini gabe eta 50 milioi euro kostatu duen Tabakalera eraikina zabalduko den aste berean, zezenketekin hiriaren irudia zikintzea erabaki duten urte berean, udalaren partetik hainbat herri mugimenduri trabak itzuli zaizkien honetan.

Irailaren 4an hondeamakina bat bidali zuen eraikinaren jabeak. Gaztetxeko kideei jakinarazi gabe eta udalak berak jarritako baldintzak bete gabe saiatu ziren gure proiektua pikutara bidaltzen. Hala ere, auzokideen abisuari esker eta bertara hurbildutako herritarron presioak eraginda, eraisketa geratzea lortu dugu, eraikina berreskuratu dugu eta berau defendatzea da asmoa.

Bost urtean ehundaka ekimen egin ditugu Kortxoenean. Kontzertuak, antzerkia, tailerrak, hitzaldiak, serigrafia, eragileen bilerak, eta beste hamaika ekintza. Batzuk nabarmentzearren, Zinemaldi alternatiboa eta Indianoene kaleko jaien berreskuratzea aipatu daitezke. Ofiziala ez dena erasotu behar al du EAJ eta PSEren udalak? Hori da kultura herrikoia sustatzeko lanean ari garen eragileokin izango duen jarrera?

ZER EGINGO DUGU?

Aski dela argi utzi nahi dugu. Herritarron Donostian gune autogestionatuak behar ditugu, guretzako kultura, herriaren beharren arabera eta herritik bultzatua izan behar baita.

Kortxoenea gaztetxea eta proiektu autogestionatu eta herritarrak defendatzen jarraituko dugu. Eraisketa bertan behera uzteko eskatzen dugu. 24 orduko dinamika abiarazi dugu, Kortxoenea gune askea dela aldarrikatuz. Kortxoeneak bizirik jarraituko du. Autogestioaren aldeko borroka honetan parte hartu nahi duen oro bertara gonbidatzen dugu poz handiz. Denon artean gain, borroka zoragarri honi indartsu ekingo diogu.

Eta lortuko dugu

[Donostia] Donostialdeko Okupazio Bulegoaren oharra Kortxoenea eraispen eta desalojo ilegala saiakera dela eta

Donostiako auzo eta biztanleei:

Kortxoenea eraispen eta desalojo ilegala saiakera dela eta Donostialdeko Okupazio Bulegotik gure elkartasun osoa adierazi nahi diogu Kortxoeneako gaztetxeari eta bere lagunei.

Atzo konprobatu genuen zein den Udal Gobernu berriaren jarrera hiriko gune autogestionatuen aurrean. Abisurik gabe, haien legearen gainetik, desalojo ilegala eta segurtasun neurririk gabeko eraispena onartuz. Udal Gobernu berriarentzat Donostiako hiriak espekulatzaileentzat izan behar du. Haien hiri eredua da, espekulatzaile, itxurazale eta kultura herrikoiaren ukazioa zutabe dituena. Eta horren aurrean ez gara geldirik geratuko.

Horregatik, hiriko gune okupatu eta autogestionatuaren aurkako eraso honen aurka eta erresistentzia sarea indartzeko asmoz, deialdia egiten dugu hurrengo irailaren 12an, 17:30 Donostiako Bulebarretik aterako duen manifestazio nazionalera.

Bakarrik ezin duzu, lagunekin bai!

Gora Donostia autogestionatua!

COJB3jZWEAA0ztS