[Donostia] Erresistentziaz eta autogestioaz, #KortxoeneaBizirik – Manifestua

https://i1.wp.com/kortxoenea.com/wp-content/uploads/2015/09/KORTXO-POSITIVO-moztua.jpg

Orain dela bost urte, hutsik zegoen kortxo fabrika okupatu zuen Groseko Gazte Asanbladak beste hainbat auzokiderekin batera. Helburua garbia zen: auzoan eta hirian zegoen gabezia handi bati erantzutea eta Donostia mailako kultur proiketu anitz eta parte hartzailea eraikitzea. Egun, bost urtetako lanaren ondorioz, hainbat kolektibo eta talderen bilgunea da Kortxoenea gaztetxea Grosen.

break zipKultur ereduen arteko talka argia da. Horren famatua egin duten 2016ko Europako Kultur Hiriburutzan sartzeko hilabete gutxi falta direla, Kortxoenea Gaztetxea bezalako gune kulturala eraitsi nahi izatea oso larria dela uste dugu. Donostiako udalak maila kulturalean eta sozialean darabilen politika espekulatzaile eta elitista salatu nahi dugu. 11.000 etxebizitza huts baino gehiago dagoen hirian jendea etxetik botatzen ari dira. Etxebizitza gehiago eraikitzeko gaztetxeak eraitsi nahi dituzte, Inolako alternatibarik eskaini gabe eta 50 milioi euro kostatu duen Tabakalera eraikina zabalduko den aste berean, zezenketekin hiriaren irudia zikintzea erabaki duten urte berean, udalaren partetik hainbat herri mugimenduri trabak itzuli zaizkien honetan.

Irailaren 4an hondeamakina bat bidali zuen eraikinaren jabeak. Gaztetxeko kideei jakinarazi gabe eta udalak berak jarritako baldintzak bete gabe saiatu ziren gure proiektua pikutara bidaltzen. Hala ere, auzokideen abisuari esker eta bertara hurbildutako herritarron presioak eraginda, eraisketa geratzea lortu dugu, eraikina berreskuratu dugu eta berau defendatzea da asmoa.

Bost urtean ehundaka ekimen egin ditugu Kortxoenean. Kontzertuak, antzerkia, tailerrak, hitzaldiak, serigrafia, eragileen bilerak, eta beste hamaika ekintza. Batzuk nabarmentzearren, Zinemaldi alternatiboa eta Indianoene kaleko jaien berreskuratzea aipatu daitezke. Ofiziala ez dena erasotu behar al du EAJ eta PSEren udalak? Hori da kultura herrikoia sustatzeko lanean ari garen eragileokin izango duen jarrera?

ZER EGINGO DUGU?

Aski dela argi utzi nahi dugu. Herritarron Donostian gune autogestionatuak behar ditugu, guretzako kultura, herriaren beharren arabera eta herritik bultzatua izan behar baita.

Kortxoenea gaztetxea eta proiektu autogestionatu eta herritarrak defendatzen jarraituko dugu. Eraisketa bertan behera uzteko eskatzen dugu. 24 orduko dinamika abiarazi dugu, Kortxoenea gune askea dela aldarrikatuz. Kortxoeneak bizirik jarraituko du. Autogestioaren aldeko borroka honetan parte hartu nahi duen oro bertara gonbidatzen dugu poz handiz. Denon artean gain, borroka zoragarri honi indartsu ekingo diogu.

Eta lortuko dugu

Advertisements