Kortxoenea Bizirik: BATZAR IREKIA, BIHAR azaroak 9, 19tan Nafarroa Behera Plazan

Atzo Kortxoenea eta Gune autogestionatuen aldeko manifestazioaren amaieran batzar batera deitu zuten biharko (astelehena, azaroak 9); Nafarroa Beherea plazan arratsaldeko 19tan.

Gros auzoko herritar guztiak deitu dituzte batzarrera, eta autogestioaren aldeko eragileak.

p015_f01

Donostialdeko Okupazio Bulegotik ezinbestekotzat jotzen dugu bilera horretan parte hartze zuzena okupazio, autogestio eta haien defentsan errepresioa pairatzen dutenen alde lan egiteko.

Bakarrik ezin da, lagunekin bai! Zaindu maite duzun hori!

Advertisements