BAKARRIK NAHI GAITUZTE, ELKARREKIN AGERTUKO GARA – TOLOSA BIHAR 17tan EZPALA AURRERA

Ezpala moztu dute baina enborra handitzen ari da. 17:00etan Triangulon Gune autogestionatuen alde #EzpalaAurrera

Aste honetan hirugarren aldiz azken sei hilabeteotan Gipuzkoan Ertzaintzak agindu judizialarik gabeko uztaratzea. Uztailan Tolosako Gazte Mugimenduak autogestiorako eta parte hartze zuzenerako ireki zuen abandonatutako lantegi zaharra ordu batzuk okupatuta zegoela operatibo mehatxatzaile erabiliz eta hamarnaka gazte identifikatuz Autonomi Erkidegoko Polizia gazteriaren amets kolektiboa zapuzten saiatu zen. Pasa den azaroan, bi hilabetez erresistentzia dinamikan zegoen Kortxoenea Gaztetxea hustu eta eraitsi zuten elkarlanean Ertzainak eta higiezin espekulazio negozioaren morroiek.

Asteazkenean Tolosako Ezpala Gaztetxeari erori zaio kolpea. Tematu eta alaitsu agertu den Tolosako gazte mugimenduaren aurkako eraso zuzena izan da eta aldi berean okupazio eta autogestioaren aurkako errepresioaren joeraren berrespena.

Hauxe da Eusko Jaurlaritzatik eta hainbat Udal Gobernutatik proposatzen duten elkarbizitzarako proposamena: behetik gora eraikitakoa suntsitu eta goitik beherakoa mantendu, indartu eta garatu, gure hiri eta herrietako baliabideen haientzako akumulatu eta horrela bitartekoen banaketa goikoen esku eta agindutara gera dadin betirako.

Bakarrik nahi gaituzte, sakabanaturik elkarri begira egin gabe. Baina elkarrekin agertuko gara, gune okupatu eta autogestionatuen defentsan. Parte hartze zuzena eta gure bizitzaren esparru guztitan erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz eta egikarituz.

Horregatik, bihar Tolosako Triangulotik Ezpala Gaztetxearen alde izango den manifestaziora joateko deialdia egiten dugu. Bakarrik ezin da, lagunekin bai. Gora Ezpala Gaztetxea!

CYytYvQVAAID-jE.jpg:large