Jakin dezuenez, atzo, Maiatzaren 18an, zipayoak eta Iberdrolako teknikariak Gasteizko Errekaleor auzora joan ziren, argia mozteko eta husteko asmoarekin.
Lehenengo helburua bete zuten eta argindarrik gabe utzi zioten beraien interesen kontra jokatzen duen auzo honi. Bigarrena, herri erresistenziari esker ez zuten lortu eta Errekaleorrek bizirik jarraitzen du. Hala ere, gaur jakin dugun bezela, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Errekaleorreko eraikinak eraisteko asmoa daukala.
Donostialdeko Okupazio Bulegotik PNV-k egindako eraskoak salatu nahi ditugu eta Errekaleorreko kideekin gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dugu.
Bide batez, luzatu nahi dugu Errekaleorrek egindako azken eskaera. Denon artean argitu dezagun berriz Errekaleor!
[ZABALDU MESEDEZ]
Lagundu Errekaleor argitzen! Generadoreak behar ditugu. Utz diezagukezu baten bat? Horrela bada, jarri gurekin harremanetan, mesedez.
Eta badakizue, adi egon hurrengo egunetan egon daitezkeen deialdietara.
Guk ere argi daukagu! Errekaleor bizirik nahi dugu!
Donostialdeko Okupazio Bulegoa
You must be logged in to post a comment.