Mozal Legearen aurkako ekintzailea zauritua

Pasa den larunbatean, maiatzak 13an, Usurbilgo Euskotren geltokian, Mozal Legearen aurkako ekintza bat egiten ari zen bitartean, tren batek kide bat harrapatu zuen larriki zaurituz.

Donostialdeko Okupazio Bulegotik, gure elkartasun guztia erakutsi nahi dugu kidearekin eta hemendik gure besarkadarik beroena bidaltzen diogu. Espero dugu laster gure artean egotea berriz.

Beste aldetik, ekintzaren zilegitasuna aldarrikatu nahi dugu. Egunero zapaltzen gaituztenean, zapaltzen gaituzten legeen kontra borrokatzea zilegi eta beharrezkoa da. Beraz, tinko esan nahi dugu GUK ERE EGINGO GENUKEELA.

gukere.jpg

Advertisements