Hemen uzten dizkizuegu urrian egingo ditugun txandak:
Urriak 3, asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan
Urriak 17 asteartea, 18:00 – 20:00:Txantxarrekan
Urriak 31 asteartea, 18:00 – 20:00:Txantxarrekan
Beti bezela, behar izanez gero pasa zaitez Txantxarrekatik gurekin hitz egitera. Eta ezin bazara gerturatu txandetan, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat eta kontaiguzu! 🙂
Gaur Donostialdeko Okupazio Bulegotik eskertzeko hitz batzuk eduki nahi
genituen Antiguako Txantxarreka Gaztetxeko jendearekin. Jakingo
duzuenez, Abuztuko uholdeen ondorioz, Antiguako Jakintza ikastola itxita
dago oraintxe bertan. Udalak Irailak 7an irekitzeko epea ez zuen bete
eta Antiguako bizilagunei ikastolarik gabe utzi zien. Horren aurrean,
Txantxarreka Gaztetxeak eman zuen erantzuna, eta Jakintzarekin batera,
ireki zuten Txantxa Eskola gaztetxean bertan.
Aipamen honekin eskertu nahi dizuegu okupazioari berari eman diozuen
zentzua. Auzoak gehien behar izan zaituztenean bikain erantzun duzue,
Udalaren gabeziak betetzen eta jendeari erakusten okupazioa ez dela
gutxi batzuen kontu bat, baizik eta zerbait herritik eta herriarentzat
dela. Norbaitek bere buruari galdetzen baldin badio zertarako okupatu,
ba hona hemen erantzun bat.
Hemendik espero dugu Txantxarrekak bizirik eta urte askotarako
jarraitzea, Antiguako auzoari eta Donostiari alternatibak eskaintzen.
Eta horrelako egun hauetan ezin ditugu ahaztu arriskuan eta borrokan
jarraitzen duten gune okupatuak: Tosu, Errekaleor edo Deustuko Gazte
Lokala. Hau delako okupazioa eta horregatik maite dugulako.
Beti bezela, behar izanez gero pasa zaitez Txantxarrekatik gurekin hitz egitera. Eta ezin bazara gerturatu txandetan, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat eta kontaiguzu! 🙂
You must be logged in to post a comment.