Kaixo lagunok!
Apirila dator eta berarekin batera aste santua. Ez dakigu jainkoak okupazioak ondo ikusten ote dituen, baina argi eduki guk bai egiten dugula. Eta ideia horrekin bueltaka bazabiltzate eta laguntza behar baldin badezue hauek izango dira Apirilean egingo ditugun txandak:
Apirilak 10 asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan
Apirilak 24 asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan
Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat eta kontaiguzu!
donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net
Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!