Martxoak 15 – Mobilizazioa Intxaurrondon. 32 BIZIRIK

Konzentra Intxaurrondo

ELIZAK POLTSIKOAK BETETZEKO, GUK AUZOAN BIZITZEKO!

Laister hilabete egingo da, Intxaurrondo kaleko 32. Etxea desalojatu zutenetik.
Desalojo honekin, eraso berri bat burutzen digute etxebizitzarako gaitasuna
eskuratu nahi dugun auzotarrei, eta baita auzoaren beharrei erantzuteko lan
egiten dugun proiektuei. Honegatik, Intxaurrondoko Gazte Asanbladatik hurrengo
mezua zabaldu nahi dugu:

-Etxebizitza bat lortzea ezinezkoa bihurtzen ari da Donostian. Honen ondorioz,
geroz eta gehiago gara ahalegin bereziak egin behar ditugunak etxe bat lortzeko:
Lanpostu kaskarrenak onartzea, gure zonaldeetatik joan behar izatea, gurasoen
etxeetan geratzea edota egoera txarreko etxeetara sartzea bizitzera. (Puntu
honetan, ezin aipatu gabe utzi duela egun batzuk Infernuko auzoan muturreko
prekarietateak bultzatutako heriotza.)
Baina bada beste aldean, etxebizitzaren eredu honek poltsikoak betetzen dizkionik,
gutxi axola diotenak auzotar xumeon arazoak konpontzea. Horrela ulertzen dugu,
kasu konkretu honetan, La Orden de la Visitación de Santa Mariak Intxaurrondoko
jabetzekin egiten duena. Izan ere, dimentsio handietako terreno eta eraikinak
erabilera minimoarekin mantentzeaz gain, 32. etxea (2.000 metro karratu baino
gehiago dituenak orotara) hutsik eta hondatzen eduki du 10 urte baino gehiagoz.
Honen aurrean auzotarrek, ​ eraikina berreskuratu eta etxebizitza proiektuaz
gain, norbanako zein eragileentzako erabilerak bermatu ditugun arren,
elkarrizketarako tarterik hartu gabe ere​ ​ ekin diote desalojoari.

-Gertaera honi, gainera, gehitu beharra zaio Elizak sistema honetan betetzen duen
funtzioa: Miseria larriaren aurrean, zapalduak altxatu gabe mantentzeko ideia
indartzen du, baina beti karitatearen izenean laguntzen ari denaren itxura
mantenduz. Horrela, Donostian geroz eta gehiago badira ere kale gorrian aurkitzen
diren pertsonak, ​ Elizak ez du egoera hau konpontzeko interesik.
Intxaurrondoko kasuan argi ikusi dugu hori: Kale gorrian aurkitzen diren
pertsonei hamaiketakoa eskaintzen diete, baina ez dute soberan dituzten jabetzen
zati bat ere ez eskaintzen behar hauei erantzuteko. Kontrara, 32. Etxean azkeneko
urteetan eman diren 2 okupazioak alternatibarik eskaini gabe eta mehatxupean
desalojatu dituzte. Aldi berean, Donostiako beste auzoetan, eraikinak hotelak
egiteko saltzen ari da Eliza. Egunerokoan ikusten dugun bezala, ​ Eliza dirua eta
botere pribatuagatik besterik ez da mugitzen.

-Honekin batera, azpimarratzekoa desalojo hau “expres” eta erraz egiteko erabili
duten legedia berria. Izan ere, Kapitalismoaren krisiak sakontzen jarraitzen duen
honetan, etxebitzaren arazoaren aurrean alternatibak indartzen joateak beldurra
sortzen die poltsikoak beteta dituztenei eta haien alderdi politikoei. Horrela,
PDeCAT alderdiak proposatuta eta PNV, PP eta Ciudadanosen babesarekin
indarrean jarritako 2018/5 legearekin 5 eguneko epean izan dira kaleratuak
32.eko bizilagunak. ​ Legedi berri honekin errekurtsorako, negoziaketarako
edota mobilizaziorako gaitasunak murriztu nahi dizkigutelarik Okupazioa
gizartearen eraldaketarako erabiltzen dugunoi.

Honegatik, dei egiten dugu Martxoaren 15ean burutuko dugun
mobilizaziora. Biolentzia ekonomiko, politiko eta juridiko kapitalistari gure
aurkakotasuna ​ erakutsi, eta beste auzo eredu bat eraikitzen ari garenon
elkartasuna saretzen jarraitzeko.

Elkartasuna indartuz, auzoa berreskuratu!
Okupazioa aurrera!

IntxaurrondokoGA

Advertisements