Ekainaren egutegia

Kaixo lagunok!

Ekaina gainean daukagu, eta udara hurbiltzen ari da. Garai bikaina indarrak berreskuratzeko eta proiektu berriekin hasteko. Beraz, okupaziorako garai bikaina ere izan daiteke. Udarari ongi etorria eman nahi baldin badiozu okupazio berri batekin eta zalantzarik baldin badaukazu, hilabete honetan, beti bezala hemen egongo gara zure zalantzak argitzeko prest:

Ekainak 4 asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan

Ekainak 18 asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 689296079

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Hondarribiko gaztetxeko kideak absolbituak

Batzuetan, okupazioaren zilegitasuna defendatzen dugunok garaipenak lortzen ditugu. Horrela gertatu da Hondarribian, non gaztetxea okupatzeagatik inputatuak izan ziren hiru kideak absolbituak izan dira.

Honek eman diezagula indarra borrokan jarraitzeko eta aldarrikatzeko eraikin abandonatuak dauden bitartean, okupazioa zilegia izango da.

Hondarribiko gaztetxea aurrera!!

Absolbitu egin dituzte gaztetxeko hiru gazte inputatuak