Donostialdeko Okupazio Bulegoa konfinamendutik

Aupa lagunok!

Hilabete baino gehiago konfinamenduan garela eta Osasun Larrialdi bezala hasi zena laster agerian jarri zaigu bestelako helburu duen laino bat bezala. Osasunari dagokionez, erabakiak hartu behar zirela jada pribatizazio bidean zegoen eta dagoen osasun arloan kolapsorik ez egoteko deritzogu. Bestelako neurriak beste helburu politikoei erantzuten diete.

Etxebizitzari dagokionez, horren isla dira konfinamendu garaian Iruñeko udalak gauzatutako desalojoa, Madrilgo Ingobernable, Testa Socimi funtsak Benta Berri auzoan maizterrei egindako mehatxuak eta Firestone Lantegi Berreskuratuan egindako desalojo saiakera ilegala. Horiek ez dute osasunarekin zerikusirik. Sistema kapitalistaren funtzionamenduarekin bai.

Eta aurreko guztia (eta enteratu ez garena…) kontuan hartuta, matxoak 31an onartutako 11/2020 haien legearen arabera, alarma-egoeran bertan bera gelditzen direla beste etxebizitza alternatibarik ez dutenen kaleratze eta lanzamenduak…

Bestalde, etxebizitza problematikarekin lotuta, gogora ekarri nahiko genuke ere Donostian sortu berri den Maizterren Sindikatua burutzen ari den lana. Hain zuzen ere, “Osasun-krisialdi” honen hasieran kanpaina bat abiarazi zuen alokairua ordaindu ezinik dabiltzan bizilagunen artean elkarlaguntza sustatu eta jabe (legalen) aurrean maizterren arteko defentsa kolektiboa antolatzeko.

Hementxe uzten dizuegu haien kontaktua eta horietako kide bati Hala bedi irratiak egindako elkarrizketa: https://halabedi.eus/luis-diaz-donostiako-maizterren-sindikatua-ohitu-gara-gertukoak-donostiatik-alde-egin-behar-izatera/

Gure aldetik, bakarrik esan, Elkartasuna eta autodefentsa bidea direla eta horretarako desobeditu behar bada…

Desobedientzia delitua bada GORA GORA DELINKUENTZIA!

Besterik gabe, Gora Okupazioa, Gora Desobedientzia eta Gora ELKARTASUNA!

Gure babes guztia helarazi nahi diegu Sistema honek bere erreminten bitartez (indar errepresiboak… ) Osasun Larrialdia baliatuz jazarpena jasotzen ari diren guztioi!

Besarkada bana!

Donostialdeko Okupazio Bulegoa!

EUb0GZYWkAAOJfv