Bueltan gaude!!! Ekaineko ordutegia

Kaixo lagunok!

Egoera arraro eta post-apokalitpiko honetan, Donostialdeko Okupazio Bulegotik, esan ahal dizuegu bueltan gaudela! Hilabete gogor hauetan, zerbait argi geratu bazaigu da (apokalipsian komuneko paperaren garrantziaz aparte) etxe bat edukitzea oso garrantzitsua dela. Beraz, etxe bila baldin bazabiltza eta, bide batez, espekulazioaren birusari aurre egin nahi baldin badiozu, berriz ere Txantxarrekan egongo gara zuri laguntzeko prest! Hementxe dituzue ekainean egingo ditugun txandak:

Ekainak 16, asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan

Ekainak 30 asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 689296079

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!