Azaroko ordutegia (ADI! Ordu aldaketa!)

Kaixo lagunok!

Azaroa dator eta gobernuak etxera bidali nahi gaituzte. Dakizuenez, guri ez zaigu batere gustatzen gure politikoen aginduak desobeditzea, eta ez degu nahi ere zuk egitea. Beraz, etxe gabe bazabiltza eta gobernuaren agindua bete ahal izateko okupatzea planteatzen ari baldin bazara, hementxe gaituzu hilabetero bezala edozein zalantza argitzeko:

Azaroak 10, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Azaroak 24, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 689296079

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!