Apirilaren egutegia

Kaixo lagunok!

Apirila dator aste santuarekin batera. Kristau onak garenez, ondo prestatu behar degu Jainkoa gure etxean jasotzeko. Baina Jainkoaren seme-alaba guztiak ez dira onak, eta batzuen espekulazioen ondorioz, beste batzuek ez daukate etxerik Jaungoikoa jasotzeko. Beraz, data seinalatu hauek behar bezela ospatzeko etxe bat okupatzean ari bazara pentsatzen, seguru Jainkoak ondo ikusiko duela. Guk ere ondo ikusten dugu, eta beti bezela, hortxe egongo gara edozein zalantza argitzeko prest hurrengo txandetan:

Apirilak 6, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Apirilak 20, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! πŸ™‚

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 689296079

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!