Maiatzeko egutegia

Kaixo lagunok!

2021 urteak aurrera jarraitzen du eta maiatzarekin batera, alarma egoera bukatuko dela dirudi. Ez dakigu maiatzak 9tatik aurrera ateak irekiak edukiko ditugu Albacetera joateko edo 10tatik aurrera kalean egoteko. Egia esan, ate horiei buruzko galderak ezin izango dizkizuegu erantzun. Baina badaude beste ate batzuk bai kontrolatzen ditugunak, okupatu nahi duzun etxe horietakoak. Zure ate irekiera horretan edozein zalantzarik baduzu, hementxe egongo gara beste hilabete bat hurrengo txandetan, alarma egoerarik edo gabe:

Maiatzak 4, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Maiatzak 18, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!