Otsaileko ordutegia

Kaixo lagunok!

Urteak aurrera darrai, eta otsailean sartuko gara. Dirudienez, hotza etorri zaigu behingoz, beraz, hilabete oso aproposa izango da etxean goxo-goxo egoteko manta bat gainean jarrita. Eta etxe gabe baldin bazaude eta okupatzea baldin bada zure ideia, hortxe egongo gara egingo ditugun hurrengo txandetan:

Otsailak 1, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Otsailak 15, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Urtarrileko ordutegia

Kaixo lagunok!

Urteberri on! Urtarrilean gaude jada. Gezurra badirudi ere 2022ra bizirik iritsi gara. Beteko ez ditugun proposamenak egiteko garaia iritsi zaigu, eta, Donostiar onak bezela, Donosti eguna ospatzeko garaia ere (ahal den neurrian behintzat). Agian 20ko afaria antolatzen bazabiltza eta arazo bat daukazu; oraindik ez daukazula etxerik zure lagunei afaltzera gonbidatzeko. Eta zure ideia baldin bada etxe bat okupatzea angulak lasai jan ahal izateko lagunekin, guk hemen jarraituko dugu zure zalantzak argitzeko txanda hauetan:

Urtarrilak 4, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Urtarrilak 18, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810