[Donostia] Aholkularitza txanda #GipuzkoaPlazara

LurrakIraulikoGaitu

Gaur Maiatzak 31, arratsaldeko 18tatik aurrera Okupazio Bulegoko aholkularitza Txanda Gipuzkoa Plazara eramango dugu.

Advertisements

Kortxoenea Bizirik: BATZAR IREKIA, BIHAR azaroak 9, 19tan Nafarroa Behera Plazan

Atzo Kortxoenea eta Gune autogestionatuen aldeko manifestazioaren amaieran batzar batera deitu zuten biharko (astelehena, azaroak 9); Nafarroa Beherea plazan arratsaldeko 19tan.

Gros auzoko herritar guztiak deitu dituzte batzarrera, eta autogestioaren aldeko eragileak.

p015_f01

Donostialdeko Okupazio Bulegotik ezinbestekotzat jotzen dugu bilera horretan parte hartze zuzena okupazio, autogestio eta haien defentsan errepresioa pairatzen dutenen alde lan egiteko.

Bakarrik ezin da, lagunekin bai! Zaindu maite duzun hori!

Irailak 26 Okupazioa eta beldur tailerra Firestone Lantegi Berreskuratuan

 

beldur tailerra

Aspalditik Donostialdeko Okupazio Bulegoan ari ginela pentsatzen formakuntzari bultzada ematea eta ikasturte berriarekin fin eta alaitsu ekingo diogu zeregin honi.

Hilean behin A√Īorgako Firestone Lantegi Berreskuratuan [https://radar.squat.net/eu/donostia/firestone-lantegi-berreskuratua] tailer bat proposatuko dugu: beldurra, iturgintza, zerrailak, igeltseritza, prozesu kolektiboak, etabar.

Lehenengo tailerra Irailaren 26an izango da, “Okupazio eta beldur tailerra”. Bartzelonan aritzen den “Urdint la trama” [https://directa.cat/mai-m%C3%A9s-soles] kolektiboaren esku jasoko ditugu Katalunian okupazioak burutzeak dakarren beldurra kudeatzeko garatu diren estrategia psikosozialak. Tailer honekin gure asmoa da, batez ere, Euskal Herrian okupazio eta etxebizitza berreskuratzearen inguruan gabiltzanok formatzea, ikuspegi psikosozialetik gure lana eragingarriagoa eta komunitarioagoa izateko.

Irailak 26 izango da, goizeko 10tan hasita eta arratsaldeko 18ak arte. Ordu beteko atsedenaldia izango dugu bazkaltzeko.

Parte hartu nahi izanez gero, idatziguzue email bat lehenbaitlehen: donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net. Parte hartzeko kopurua mugatuta dago eta jadanik ia zerrenda erdia bete dugu.

Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza

Irailaren 1etik aurrera, asteartero 18tatik-20tara Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza ematen hasiko gara Kaxilda Liburudendan. Hortxe aurkituko gaituzu, zuen zalantzak eta ekarpenak gurekin partekatzeko eta elkarrekin argitzeko.

ikasturtehasiera2015

Bestalde, ikasturte honetan berrikuntza berri batzuekin bagatoz eta hilero tailer bat proposatuko dugu Firestone Lantegi Berreskuratuan. Arlo ezberdinetakoak izango dira: teknikoak, juridikoak, psikosozialak, autoantolakuntzaren ingurukoak, etabar. Informazioa zabalduko dugu blog honetan. Hedapena, beti bezela, eskertzen da.

Gure bizitzak gure esku daudelako, segi dezagun autogestioa eta autonomia zabaltzen eta praktikatzen.

Bakarrik¬†ezin¬†duzu,¬†lagunekin¬†bai¬†ūüôā