Tosuko desalojo notifikazioaren harira

Kaixo lagunok:
Batzuek jakingo duzuenez, pasa den astean, ekainak 5, Eusko jaurlaritzaren desalojo agindua helarazi ziguten Tosura, gaurtik hasita 8 egun erabilgarriren epea emanez landa hustutzeko. Erantsita doakizuen desalojo agindu honen inguruan pare bat komentario egin gura ditugu.

Lehenik eta behin, orain arte egindako borrokak obrak atzeratu dituela onartzen duela azpimarratu gura dugu, honek orain arte isiotutako alarmak zentzudunak izan direla frogatzen baitu. 2014ko akanpadan gelditu ziren desjabetzeak eta aurtengo akanpada (“asentamiento” testuan) aipatzen dira, besteak-beste.

Bigarrenik, Tosu zenbait pertsonaren bizilekua dela, eta horietariko batek errolda txartela daukala, jakinarazi gura dugu. Beraz, epaile-agindu barik, landa daukagun egurrezko etxera sartu, edota hau eraitsiko balute, ilegalitate larrian eroriko lirateke. Gainera Eusko jaurlaritzari hauxe bera jakinarazi diogu eskutitz bidez.

Bestalde, parking faraoniko honen, eta ostean datorren Andra Mariren urbanizazioaren kontra egoten jarraitzen dugula adierazteko, ekainak 16an 20:30etan San Nikolas/Txiki Otaegi plazan, kontzentrazio batera dei egiten dugu.

Tosun egin gura dutena Parking bat baino gehiago da. Getxon eta Euskal Herrian EAJk inposatu gura digun ereduaren beste pieza bat da, Getxo Antzokia eta Romoko kultur etxea lez Getxon, edo Errekaleor, Errauztegia eta Baztaneko Aroztegia Euskal Herri mailan.

Porlan ustela ala ortu biziak? Guk argi daukagu

Bizitza da handiena!

Hemen dago dokumentua: https://www.boe.es/boe_n/dias/2017/06/05/not.php?id=BOE-N-2017-333113

Hemen Tosuko blogaren linka: https://tosubetirako.wordpress.com/2017/06/06/desalojo-notifikazioaren-hariraal-hilo-de-la-notificacion-del-desalojo/

Okupazio Bulegoko berriak: +Txandak berriz hasiak ditugu +Atzoko desalojoa Donostian +Okupazio Jardunaldiak

berriaJakinean utzi nahi zaituztegu okupazio bulegoko txandak berriz hasi ditugula!

Aurten, bi txanda hilabetean egingo ditugu.
Okupazio bulegoko txanden egunak:
(*Urriak 18, asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*)
Hurrengoak:
*Azaroak 8,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan *

*Azaroak 22,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*

*Abenduak 13,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*

*Abenduak 20,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*

Ez duda beraz, egun hauetan gure ikustera pasatzea!
Ta txanden artean hitzorduren bat nahi baduzue, ez duda email bat idaztea.

———————————————————————
Bestalde, jakin Donostiako udalak berriro goia jo duela, hasi diren hotzekin atzo desalojo berri bati ekin diote: 27 pertsona kaleratuz!
“2016an ere, Donostian hotza egiten hasi da. Udalak erantzun kultoa eman
dio honi: Atzo, 27 pertsona etxe gabe utzi zituen udaltzaingoak, 6 CIE
batera sartu eta 3 Adingabentzako zentro batera.”

Zabaldu berri hau, interneten eta kalean, eta jendeak jakin dadila!
http://www.diariovasco.com/san-sebastian/201611/03/operacion-policial-bartolome-20161103003241-v.html
———————————————————————-

Ta ez ahaztu larunbateko jardunaldiak!
Larunbatean okupazio jardunaldien eguna Letaman gaztetxean
Intxaurrondon: 11etatik gauerarte!

11:00- Legea aberatsak babesteko
14:00- BAZKARIA (izen emaiteak: intxaurrondokogazteak@gmail.com)
16:00- Ireki, argitu eta ureztatu
18:00- Itxiera antzerkia
20:00- Kontzertuak

Egun osoko jardunaldia antolatu da tailerrak goizetik hasiz, kontzertuekin amaituko dena.
Bertan okupazio gidatxoak zabalduko dira ere.

———————————————————————-

GAU ZAHARREAN AUTOGESTIOA ETA OKUPAZIOAREN ALDE

Irudia

Letamankartela2Urte zahar honetan aukera paregabeak ditugu autogestioa eta okupazio proiektuei bultzada emateko.

Donostiatik bazabiltza ez duda, Letaman Gaztetxean autogestioaren aldeko jaian parte hartu, goza ezazu kapitalarik gabeko kulturaz eta zure ekarpena egin Kortxoenea eta Letaman proiektuen beharrei.

Hernani aldean egoten bazara, etorri Donostialdeko Okupazio Bulegoak antolatzen duen festara, jai giro feministan datozen okupazioei zure alea ematera.

2016an itsaso zabalean elkarrekin arraunean egongo garelako!

Borroka sozialerako askatasun eta eskubideak. Errepresioaren aurkako gida.

Gaur HERRITARREN KRIMINALIZAZIOAREN AURKAKO PLATAFORMAko zenbait ordezkarik Guía Anti-represiva. Derechos y libertades para la lucha social gidaliburua aurkeztuko dute., Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan.

2015ean zehar, plataforma horrek argi azaldu du zenbait lege-aldaketaren aurkako bere kontrako jarrera; hain zuzen ere, gogor salatu ditu Kode Penala berritzeko erreformak eta Herritarren Segurtasunerako Lege berria (“Mozal legeak”), eta behin eta berriro mugitu dira lege horiek indarrean sar ez zitezen.

PORTADA-guia-768x484

Orain, behin lege-aldaketa horiek indarrean sartu direla, tresna bat eskaini nahi izan zaie herritarrei lege horiek hobeto ezagutzeko eta beren buruak babestu ahal izateko, haien eskubide zibil eta politikoen jardunean. Aurretik ezagunak ziren beste zenbait gidaliburu oinarri, moldatu eta eguneratu ditugu lege hauen azken erreformei erantzuteko: Kode Penala (LO 1/2015), Herritarren Segurtasunerako Legea (LO 4/2015) eta Prozedura Kriminalaren Legea (LO 13/2015). Hartara, pertsona guztiak beren eskubideak zein diren jakitea erraztu eta indarrean dagoen legedia errazago ulertzeko tresna eskaini nahi izan dugu gidaliburu honen bidez.

Legean egin diren aldaketak zerrendatzeaz gai, gidaliburu honetan hausnarketa egiten da: gure eskubideak nola baliatu, errepresioa sufritzen duten pertsonen autobabesarako kontuan izan beharrekoak, errekurtsoak eta denuntziak jartzeko ereduak proposatu ditugu, zenbait egoera ezohikoren inguruan sakontzen dugu, hala nola okupazioa, atzerritarren atxiloketak, gizarte‑bazterkeria egoeran dauden taldeen gain legeen erreformak nola eragingo dien, etab. Horiez gain, zenbait gomendio proposatzen ditugu atxiloketa baten aurrean gaudenerako; izan ere, gure abiapuntua da egoera bizi duten pertsonek ahalik eta informazio gehiena izan behar dutela, nola jokatu erabakitzeko.

Lanaren helburua izan da, beraz, mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen zein beste edozein herritarren zalantzak argitzea.

Gidaliburu hau elkarlanaren emaitza da; hain zuzen ere, zenbait abokatuk psikologo batek eta gizarte-hezitzaile batek landu dute elkarlanean. Gidaren bidez gaur egun bizi dugun egoeraren aurrean gizarteak behar duen autodefentsa legal eta norberaren babesaren beharrei erantzun ahal izateko landu da.

Gida pdf-n jaisteko hemen: http://antirrepresiva.info/

Okupatzen duten pertsonek IMI/RGIa eskuratzeko eskubidea daukate

1989an IMIa ezarri zenetik , etxebizitza bat okupatzen zeuden pertsonek gainontzekoen eskubide berberak zeuzkaten prestakuntza sozialak jasotzeko, baldin eta honako baldintza hauek betetzen bazituzten; diru sarrera eta ondarerik ez izan eta adin eta erroldatze baldintzak bete.
Baina RGIa Lanbidera aldatu zenetik, erakunde honek beste irizpide bat hartu izan zuen barne idazki batean aipatzen zena, bertan etxebizitza bat okupatzen zeuden pertsonek RGIa jasotzeko eskubiderik ez zeukatela zioten. Irizpide hau “Criterios de Lanbide” 2013ko maiatza eta urtarrileko eta 2014ko abenduko dokumentuaren bertsioetan mantendu izan da.

Bizkaiko kolektibo ezberdinen elkarretaratzea, gizarte prestazioetako murrizketen aurka, jada ez baitute balioko errolda kolektiboek. Irudian, elkarretaratzearen une bat. ConcentraciÛn de diferentes colectivos sociales de Bizkaia para protestar por los recortes en las prestaciones sociales, ya que ya no valdr·n los empadronamientos colectivos. En la imagen, un momento de la concentraciÛn.

Ba erabat ilegala bazen ere, etxebizitzan egoteko inolako kontraturik azaltzeko modurik ez zeukaten pertsonei (bai okupek zein beste edozein egoeratan zeudenei) LANBIDEK RGIa jasotzeko baimena ezeztatzen edo kentzen ibili da, eta hainbat kasutan azken urteotan jasotako diru sarerak bueltatzea eskatu diete. Honen aurrean eskubide sozialen aldeko ARGILAN plataformatik eta EH Bilduko zinegotziaren galdera batekin lagundurik, irizpide hau berehala kentzea formalki eskatu genuen, baita RGIaren legeak dioena zehazki betetzea; lege honek ez bait dio sekula etxebizitza batean dagoenak okupatzen badabilen, errentaria edo jabea ba den, eta abar. Angel Toñák irizpide honen existentzia ukatu zion EH Bilduko zinegotziari eta onartu zuen ez zela LANBIDEren lana okupen eta etxebizitza hutsen jabeen arteko harremanak nolakoak ziren erabakitzea, eta edozein okupak RGIa eska zezakeela baldin eta zerbitzu hau eskuratzeko baldintzak betetzen bazitue.

PDF Agiria informazio guztiarekin

Iturria: Bilboko Okupazio Bulegoa