Tosuko desalojo notifikazioaren harira

Kaixo lagunok:
Batzuek jakingo duzuenez, pasa den astean, ekainak 5, Eusko jaurlaritzaren desalojo agindua helarazi ziguten Tosura, gaurtik hasita 8 egun erabilgarriren epea emanez landa hustutzeko. Erantsita doakizuen desalojo agindu honen inguruan pare bat komentario egin gura ditugu.

Lehenik eta behin, orain arte egindako borrokak obrak atzeratu dituela onartzen duela azpimarratu gura dugu, honek orain arte isiotutako alarmak zentzudunak izan direla frogatzen baitu. 2014ko akanpadan gelditu ziren desjabetzeak eta aurtengo akanpada (“asentamiento” testuan) aipatzen dira, besteak-beste.

Bigarrenik, Tosu zenbait pertsonaren bizilekua dela, eta horietariko batek errolda txartela daukala, jakinarazi gura dugu. Beraz, epaile-agindu barik, landa daukagun egurrezko etxera sartu, edota hau eraitsiko balute, ilegalitate larrian eroriko lirateke. Gainera Eusko jaurlaritzari hauxe bera jakinarazi diogu eskutitz bidez.

Bestalde, parking faraoniko honen, eta ostean datorren Andra Mariren urbanizazioaren kontra egoten jarraitzen dugula adierazteko, ekainak 16an 20:30etan San Nikolas/Txiki Otaegi plazan, kontzentrazio batera dei egiten dugu.

Tosun egin gura dutena Parking bat baino gehiago da. Getxon eta Euskal Herrian EAJk inposatu gura digun ereduaren beste pieza bat da, Getxo Antzokia eta Romoko kultur etxea lez Getxon, edo Errekaleor, Errauztegia eta Baztaneko Aroztegia Euskal Herri mailan.

Porlan ustela ala ortu biziak? Guk argi daukagu

Bizitza da handiena!

Hemen dago dokumentua: https://www.boe.es/boe_n/dias/2017/06/05/not.php?id=BOE-N-2017-333113

Hemen Tosuko blogaren linka: https://tosubetirako.wordpress.com/2017/06/06/desalojo-notifikazioaren-hariraal-hilo-de-la-notificacion-del-desalojo/

Advertisements

Errekaleor Bizirik!!!

argidaukagu

Jakin dezuenez, atzo, Maiatzaren 18an, zipayoak eta Iberdrolako teknikariak Gasteizko Errekaleor auzora joan ziren, argia mozteko eta husteko asmoarekin.

Lehenengo helburua bete zuten eta argindarrik gabe utzi zioten beraien interesen kontra jokatzen duen auzo honi. Bigarrena, herri erresistenziari esker ez zuten lortu eta Errekaleorrek bizirik jarraitzen du. Hala ere, gaur jakin dugun bezela, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Errekaleorreko eraikinak eraisteko asmoa daukala.

Donostialdeko Okupazio Bulegotik PNV-k egindako eraskoak salatu nahi ditugu eta Errekaleorreko kideekin gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dugu.

Bide batez, luzatu nahi dugu Errekaleorrek egindako azken eskaera. Denon artean argitu dezagun berriz Errekaleor!

[ZABALDU MESEDEZ]
Lagundu Errekaleor argitzen! Generadoreak behar ditugu. Utz diezagukezu baten bat? Horrela bada, jarri gurekin harremanetan, mesedez.

Eta badakizue, adi egon hurrengo egunetan egon daitezkeen deialdietara.

Guk ere argi daukagu! Errekaleor bizirik nahi dugu!

Donostialdeko Okupazio Bulegoa

 

Okupazio Bulegoko berriak: +Txandak berriz hasiak ditugu +Atzoko desalojoa Donostian +Okupazio Jardunaldiak

berriaJakinean utzi nahi zaituztegu okupazio bulegoko txandak berriz hasi ditugula!

Aurten, bi txanda hilabetean egingo ditugu.
Okupazio bulegoko txanden egunak:
(*Urriak 18, asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*)
Hurrengoak:
*Azaroak 8,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan *

*Azaroak 22,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*

*Abenduak 13,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*

*Abenduak 20,asteartea, 18:00-20:00, Kaxildan*

Ez duda beraz, egun hauetan gure ikustera pasatzea!
Ta txanden artean hitzorduren bat nahi baduzue, ez duda email bat idaztea.

———————————————————————
Bestalde, jakin Donostiako udalak berriro goia jo duela, hasi diren hotzekin atzo desalojo berri bati ekin diote: 27 pertsona kaleratuz!
“2016an ere, Donostian hotza egiten hasi da. Udalak erantzun kultoa eman
dio honi: Atzo, 27 pertsona etxe gabe utzi zituen udaltzaingoak, 6 CIE
batera sartu eta 3 Adingabentzako zentro batera.”

Zabaldu berri hau, interneten eta kalean, eta jendeak jakin dadila!
http://www.diariovasco.com/san-sebastian/201611/03/operacion-policial-bartolome-20161103003241-v.html
———————————————————————-

Ta ez ahaztu larunbateko jardunaldiak!
Larunbatean okupazio jardunaldien eguna Letaman gaztetxean
Intxaurrondon: 11etatik gauerarte!

11:00- Legea aberatsak babesteko
14:00- BAZKARIA (izen emaiteak: intxaurrondokogazteak@gmail.com)
16:00- Ireki, argitu eta ureztatu
18:00- Itxiera antzerkia
20:00- Kontzertuak

Egun osoko jardunaldia antolatu da tailerrak goizetik hasiz, kontzertuekin amaituko dena.
Bertan okupazio gidatxoak zabalduko dira ere.

———————————————————————-