Errekaleor Bizirik!!!

argidaukagu

Jakin dezuenez, atzo, Maiatzaren 18an, zipayoak eta Iberdrolako teknikariak Gasteizko Errekaleor auzora joan ziren, argia mozteko eta husteko asmoarekin.

Lehenengo helburua bete zuten eta argindarrik gabe utzi zioten beraien interesen kontra jokatzen duen auzo honi. Bigarrena, herri erresistenziari esker ez zuten lortu eta Errekaleorrek bizirik jarraitzen du. Hala ere, gaur jakin dugun bezela, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Errekaleorreko eraikinak eraisteko asmoa daukala.

Donostialdeko Okupazio Bulegotik PNV-k egindako eraskoak salatu nahi ditugu eta Errekaleorreko kideekin gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dugu.

Bide batez, luzatu nahi dugu Errekaleorrek egindako azken eskaera. Denon artean argitu dezagun berriz Errekaleor!

[ZABALDU MESEDEZ]
Lagundu Errekaleor argitzen! Generadoreak behar ditugu. Utz diezagukezu baten bat? Horrela bada, jarri gurekin harremanetan, mesedez.

Eta badakizue, adi egon hurrengo egunetan egon daitezkeen deialdietara.

Guk ere argi daukagu! Errekaleor bizirik nahi dugu!

Donostialdeko Okupazio Bulegoa

 

BAKARRIK NAHI GAITUZTE, ELKARREKIN AGERTUKO GARA – TOLOSA BIHAR 17tan EZPALA AURRERA

Ezpala moztu dute baina enborra handitzen ari da. 17:00etan Triangulon Gune autogestionatuen alde #EzpalaAurrera

Aste honetan hirugarren aldiz azken sei hilabeteotan Gipuzkoan Ertzaintzak agindu judizialarik gabeko uztaratzea. Uztailan Tolosako Gazte Mugimenduak autogestiorako eta parte hartze zuzenerako ireki zuen abandonatutako lantegi zaharra ordu batzuk okupatuta zegoela operatibo mehatxatzaile erabiliz eta hamarnaka gazte identifikatuz Autonomi Erkidegoko Polizia gazteriaren amets kolektiboa zapuzten saiatu zen. Pasa den azaroan, bi hilabetez erresistentzia dinamikan zegoen Kortxoenea Gaztetxea hustu eta eraitsi zuten elkarlanean Ertzainak eta higiezin espekulazio negozioaren morroiek.

Asteazkenean Tolosako Ezpala Gaztetxeari erori zaio kolpea. Tematu eta alaitsu agertu den Tolosako gazte mugimenduaren aurkako eraso zuzena izan da eta aldi berean okupazio eta autogestioaren aurkako errepresioaren joeraren berrespena.

Hauxe da Eusko Jaurlaritzatik eta hainbat Udal Gobernutatik proposatzen duten elkarbizitzarako proposamena: behetik gora eraikitakoa suntsitu eta goitik beherakoa mantendu, indartu eta garatu, gure hiri eta herrietako baliabideen haientzako akumulatu eta horrela bitartekoen banaketa goikoen esku eta agindutara gera dadin betirako.

Bakarrik nahi gaituzte, sakabanaturik elkarri begira egin gabe. Baina elkarrekin agertuko gara, gune okupatu eta autogestionatuen defentsan. Parte hartze zuzena eta gure bizitzaren esparru guztitan erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz eta egikarituz.

Horregatik, bihar Tolosako Triangulotik Ezpala Gaztetxearen alde izango den manifestaziora joateko deialdia egiten dugu. Bakarrik ezin da, lagunekin bai. Gora Ezpala Gaztetxea!

CYytYvQVAAID-jE.jpg:large

 

Kortxoenea hustu eta eraitsi dute. Gure ametsak eta bizitzak ez dira desalojatzen

Goizeko 7:50ak aldera esnatu gara Kortxoeneako lagunek deituta. 50 bat enkaputxatuek Gaztetxean sartu eta atera dituzte erresistentzian zeuden lagunak. Geroago, Ertzaintzak lagunduta, Kortxoenea hesitu eta makinak sartu eraispena burutzeko.

Hiru lagun erresistente teilatura igo dira eta Ertzainak bortizki bota dituzte. Bizilagun asko bildu dira Gaztetxearen inguruan eta eserialdiak egin dira. Ategorrieta Hiribidea moztu egin da ere protesta, amorru eta ezadostasuna adieraziz.

Donostialdeko Okupazio Bulegotik gure elkartasun osoa Kortxoenea Gaztetxearekin eta bere lagunekin. Justifikaezina iruiditzen zaigu kapitalaren legea, herri autoantolatuari lapurtzen babesten duena, amankomuna dena suntsitzen bultzatzen duena.

Gaur arratsaldeko 17tan Manifestazioa deitu dute Kortxoenea Gaztetxetik, deialdiari gure atxikimendua ematen dugu. Zatoz Kortxoenea eta gune autogestionatuak defendatzera!

Kortxoenea Bizirik! Bakarrik ezin da, lagunekin bai!

CS4VMvVWUAAWYWY

Prentsan argitaratutako hainbat artikulu:

http://www.berria.eus/albisteak/116330/donostiako_kortxoenea_gaztetxea_eraisten_ari_dira.htm

http://www.argia.eus/albistea/kortxoenea-gaztetxea-hustu-dute-astelehen-gauean

http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20151103/kortxoenea-gaztetxea-hustu-du-poliziak
Jarraitu azken ordukoa twiterren #KortxoeneaBizirik @kortxoenea