Tosu desalojatu egin dute

Kaixo lagunok!

Jakingo duzuenez, gaur, Getxoko Tosuko akanpada desalojatu egin dute. Donostialdeko Okupazio Bulegotik gure elkartasun guztia adierazi nahi degu eta animo guztiak datozen egunentzako, Tosuko kideek esan duten bezela partida ez baita bukatu.

Kanpaldia San Nikolas/Txiki eta Otaegira mugitu da eta jendea hurbiltzen ari da gaua pasatzeko. Urriak 18an manifestazioa egongo da 20:00tan San Nikolas/Txiki eta Otaegitik eta zapatuan 21 manifestazioa eta kontzertua 12:30tan Telletxetik.

Hemendik denok animatzen zaituztegu parte hartzera.

Espekulazioaren kontra lurra defenda dezagun!

TOSU BETIRAKO

Ibarbengoako Parkingari EZ

tosu

Advertisements

Txantxa Eskola

txantxarreka

Kaixo lagunok!!

Gaur Donostialdeko Okupazio Bulegotik eskertzeko hitz batzuk eduki nahi
genituen Antiguako Txantxarreka Gaztetxeko jendearekin. Jakingo
duzuenez, Abuztuko uholdeen ondorioz, Antiguako Jakintza ikastola itxita
dago oraintxe bertan. Udalak Irailak 7an irekitzeko epea ez zuen bete
eta Antiguako bizilagunei ikastolarik gabe utzi zien. Horren aurrean,
Txantxarreka Gaztetxeak eman zuen erantzuna, eta Jakintzarekin batera,
ireki zuten Txantxa Eskola gaztetxean bertan.

Aipamen honekin eskertu nahi dizuegu okupazioari berari eman diozuen
zentzua. Auzoak gehien behar izan zaituztenean bikain erantzun duzue,
Udalaren gabeziak betetzen eta jendeari erakusten okupazioa ez dela
gutxi batzuen kontu bat, baizik eta zerbait herritik eta herriarentzat
dela. Norbaitek bere buruari galdetzen baldin badio zertarako okupatu,
ba hona hemen erantzun bat.

Hemendik espero dugu Txantxarrekak bizirik eta urte askotarako
jarraitzea, Antiguako auzoari eta Donostiari alternatibak eskaintzen.
Eta horrelako egun hauetan ezin ditugu ahaztu arriskuan eta borrokan
jarraitzen duten gune okupatuak: Tosu, Errekaleor edo Deustuko Gazte
Lokala. Hau delako okupazioa eta horregatik maite dugulako.

Donostialdeko Okupazio Bulegoa

 

Errekaleor Bizirik!!!

argidaukagu

Jakin dezuenez, atzo, Maiatzaren 18an, zipayoak eta Iberdrolako teknikariak Gasteizko Errekaleor auzora joan ziren, argia mozteko eta husteko asmoarekin.

Lehenengo helburua bete zuten eta argindarrik gabe utzi zioten beraien interesen kontra jokatzen duen auzo honi. Bigarrena, herri erresistenziari esker ez zuten lortu eta Errekaleorrek bizirik jarraitzen du. Hala ere, gaur jakin dugun bezela, Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Errekaleorreko eraikinak eraisteko asmoa daukala.

Donostialdeko Okupazio Bulegotik PNV-k egindako eraskoak salatu nahi ditugu eta Errekaleorreko kideekin gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dugu.

Bide batez, luzatu nahi dugu Errekaleorrek egindako azken eskaera. Denon artean argitu dezagun berriz Errekaleor!

[ZABALDU MESEDEZ]
Lagundu Errekaleor argitzen! Generadoreak behar ditugu. Utz diezagukezu baten bat? Horrela bada, jarri gurekin harremanetan, mesedez.

Eta badakizue, adi egon hurrengo egunetan egon daitezkeen deialdietara.

Guk ere argi daukagu! Errekaleor bizirik nahi dugu!

Donostialdeko Okupazio Bulegoa

 

BAKARRIK NAHI GAITUZTE, ELKARREKIN AGERTUKO GARA – TOLOSA BIHAR 17tan EZPALA AURRERA

Ezpala moztu dute baina enborra handitzen ari da. 17:00etan Triangulon Gune autogestionatuen alde #EzpalaAurrera

Aste honetan hirugarren aldiz azken sei hilabeteotan Gipuzkoan Ertzaintzak agindu judizialarik gabeko uztaratzea. Uztailan Tolosako Gazte Mugimenduak autogestiorako eta parte hartze zuzenerako ireki zuen abandonatutako lantegi zaharra ordu batzuk okupatuta zegoela operatibo mehatxatzaile erabiliz eta hamarnaka gazte identifikatuz Autonomi Erkidegoko Polizia gazteriaren amets kolektiboa zapuzten saiatu zen. Pasa den azaroan, bi hilabetez erresistentzia dinamikan zegoen Kortxoenea Gaztetxea hustu eta eraitsi zuten elkarlanean Ertzainak eta higiezin espekulazio negozioaren morroiek.

Asteazkenean Tolosako Ezpala Gaztetxeari erori zaio kolpea. Tematu eta alaitsu agertu den Tolosako gazte mugimenduaren aurkako eraso zuzena izan da eta aldi berean okupazio eta autogestioaren aurkako errepresioaren joeraren berrespena.

Hauxe da Eusko Jaurlaritzatik eta hainbat Udal Gobernutatik proposatzen duten elkarbizitzarako proposamena: behetik gora eraikitakoa suntsitu eta goitik beherakoa mantendu, indartu eta garatu, gure hiri eta herrietako baliabideen haientzako akumulatu eta horrela bitartekoen banaketa goikoen esku eta agindutara gera dadin betirako.

Bakarrik nahi gaituzte, sakabanaturik elkarri begira egin gabe. Baina elkarrekin agertuko gara, gune okupatu eta autogestionatuen defentsan. Parte hartze zuzena eta gure bizitzaren esparru guztitan erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz eta egikarituz.

Horregatik, bihar Tolosako Triangulotik Ezpala Gaztetxearen alde izango den manifestaziora joateko deialdia egiten dugu. Bakarrik ezin da, lagunekin bai. Gora Ezpala Gaztetxea!

CYytYvQVAAID-jE.jpg:large

 

Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza

Irailaren 1etik aurrera, asteartero 18tatik-20tara Okupazioaren inguruko informazioa eta aholkularitza ematen hasiko gara Kaxilda Liburudendan. Hortxe aurkituko gaituzu, zuen zalantzak eta ekarpenak gurekin partekatzeko eta elkarrekin argitzeko.

ikasturtehasiera2015

Bestalde, ikasturte honetan berrikuntza berri batzuekin bagatoz eta hilero tailer bat proposatuko dugu Firestone Lantegi Berreskuratuan. Arlo ezberdinetakoak izango dira: teknikoak, juridikoak, psikosozialak, autoantolakuntzaren ingurukoak, etabar. Informazioa zabalduko dugu blog honetan. Hedapena, beti bezela, eskertzen da.

Gure bizitzak gure esku daudelako, segi dezagun autogestioa eta autonomia zabaltzen eta praktikatzen.

Bakarrik ezin duzu, lagunekin bai 🙂