INFO LEGALA

Nola egin erroldatzeko bizi zaren bizilekuan?

Bete ERROLDATZEKO ESKAERA UDAL ERROLDARI izenburua duen agiria zure datuekin (Izen Abizenak, NAN zenbakia eta helbidea) bete behar duzu. Eredu orrokorra denez, jarri beharko duzu ere herriko Udalari zuzenduta dagoela. Azken partean, lekua, data eta sinadura.

Errolda eskubideari buruzko Ararteko-Herriaren Defendatzailearen azken ebazpena aurreko eskaerari grapatu behar diozu. Horrela Udalak ikusiko du zure eskubideen jakinaren gainean zaudela eta behar izanez gero Arartekora joko duzula.

Dokumentu bakoitzarena bi kopia egin. Bat zuretzako da eta bestea Udalarentzat. Baina biak eraman beharko dituzu aurkezten duzun egunean. Biei zigilua (sarrera selloa) jarri behar diote Erregistroan. Horrela badaukazu aurkeztu duzunaren frogagiria.

Egoitza Bortxaezintasuna eta Okupazioa:

Lege ohartarazpena egoitza bortxaezintasuna eta ageri-ageriko delituaren abusua

Aviso Legal sobre la inviolabilidad del domicilio y el abuso del delito flagrante