Gure etxea defendatuko ditugu!
Gaur, urriak 14 goizean goiz, Ertzaintzaren hainbat furgoneta Martutenera hurbildu dira, okupatutako hainbat gune hustera. Martutene auzoan aspaldidanik hutsik egon den etxebizitza horietan hainbat gazte migratzaile bizi ziren, duela urtebete inguru. Aldiz, ezer gutxi inporta zaie hori soilik haien poltsikoa handitzea bilatzen duten jabeei eta hauen interesak babesten dituzten epaileei.
Kasu honetan, aipatzekoa da ere epaileak agindutako desalojoa prozeduraren irregulartasunak: Donostiako instrukzioko bigarren epaileak kautelazko desalojoa pasa den astean agindu bazuen ere , epaituak izan direnei aste honetan jakinarazi zaie. Bestalde, alegazioak egiteko eperik gabe agindu da kautelazko desalojoa. Hain zuzen, legedia honen arabera kautelazko desalojoak eta antzekoak urgentzia kasuetan erabiltzea aurreikusten da.
Gaurkoan ere argi gelditu da nola legediak jabetza pribatua gauza gehienen gainetik jartzen duen eta epaile honek areagotu egiten du afektu hau. Ezer gutxi inporta zaizkie legegile eta epaitegiei pertsona prekario eta arrazializatuen bizi baldintza edo giza eskubideak.
Eraikin horren jabetza LABORAL KUTXArena da, berau administratzaile bakar duen ISGA INMUEBLES S.A. ren bitartez. LABORAL KUTXA bezelako enpresa erraldoi baten interesak hain garrantzitsuak dira ? Konparagarria al da bertan bizi zirenek teilatu bat izateko duten beharrarekin? 2020Ean 87 milioi euroko etekinak eskuratu zituen enpresa honek “bada beste modu bat” gisako esloganak erabiltzen dituen bitartean, kale gorrian uzten ditu, etxe gabe, hamar bat pertsona. Gupidarik gabe dirua pilatzen duen enpresa hau antzeko trikimailuetan aritu da, Gasteizko Zentro Sozialistaren desalojoa bilatzen ere.
Erakunde publikoen jokoa ez da garbiagoa. Prestutasun handiz euren polizia etxegabetzeetara bidaltzen dute, Espainiar gobernu progresistena, Euskadiren auzolana, Gipuzkoako ongizatea eta Donostiarron elkartasuna saltzen dituzten bitartean. Espainiar mugetan migranteak sarraskitzen dituzte, Foru aldundiak legedirik gogorrenekin infernuko biztanleen kontra jo, eta Donostiako udalak apenas ez du eskaintzen etxe gabeentzako aterperik (100 ohetik behera eskaintzen ditu kalean direnentzat, eta 300 inguru “hostel” publikoetan). Diskurtsotan dabiltzan artean, gaur atzo baina jende gehiago etxerik gabe dago.
Donostialdeko okupazio bulegotik, beraz, epaitegi, legegile, instituzio eta banku horien joko zikina, hipokrisia eta krudeltasuna salatu nahi dugu. Okupazioaren kriminalizazio olatuarekin bat eginda, guzti hauek pobreen kontrako gerran sakontzen duten bitartean, geuk elkartasunaren aldeko hautua indartu besterik ez dugu.
Aurrerantzean ere gure etxebizitza eta guneak defenditzen jarraitzera deitu nahi dugu. Azken hilabeteotan Añorga-txikin, Lezo-Oreretan, Infernuan eta beste gune batzuetan pairatu diren erasoei batzen zaie azken hau. Horregatik, eraso horiei aurre egiteko larunbat honetarako, hilak 16, deitua dagoen manifestazioarekin bat egiteko arrazoi bat gehiago da atzokoa.
Hain zuzen, GURE ETXEAK DEFENDATUKO DITUGU! lelopean okupazio mugimenduko hainbat kiderekin deitutako manifestazioa 17:00tan irtengo da bulebarretik. OKUPAZIOA AURRERA! Indarrez garrasi egiteko, bat egin zuk ere. Aski da!
You must be logged in to post a comment.