ZER DA DONOSTIALDEKO OKUPAZIO BULEGOA?

  • Nola sortu zen ideia:

Donostia eta inguruetan azken urteetan etxebizitzak okupatzen eta Gaztetxeetan era aktiboan parte-hartu izan duten pertsona batzuek dagoeneko zuten sare informalak koordinatzeko beharra sumatu zuten. Gainera, okupatzeko garai egokiak direla kontuan hartuta, aukera honi bultzada bat emateko momentua zela pentsatu zen. Bilboko eta, kasu batzuetan, beste hiri batzuetako Okupazio Bulegoen esperientziak eta jarduerak ezagututa, Donostian eredu honetan oinarritutako espazio bat sortzea erabaki zen.

Horrela, beste mugimendu sozial batzuetako jendearekin kontaktatu eta lehendabiziko bilerak hasi ziren egiten. Ideia zabaltzen joan zen eta gero eta jende gehiago inguratu zen.

Norberaren beharrak, esperientziak eta konpromiso mailetatik abiatuz, taldeak izan behar zituen helburuak komunean jarri eta definitzen joan ginen.

Hasiera batean, okupazio bulegoaren inguruko hausnarketa prozesua eta lan praktikoa (materiala bildu, alderdi legalaren inguruan informatu…) uztartu behar zirela erabaki genuen.

  • Helburuak

Okupazioaren inguruko informazio gune bat eta topagune bat sortzea dugu helburu gisa. Horretaz gain, okupatu nahi dutenontzat eta okupatzen ari direnontzat sare bat egin nahi dugu. Egoera ekonomiko eta sozialak bultzatuta, jende askok okupazioaren bidetik egin duela plazaratu nahi dugu. Beharbada beti izan da horrela, baina egun, okupatzen duen pertsonaren profila oso anitza da. Asko dira erabaki hau hartzen dutenak.

Azkenik, okupazioari buruzko eztabaida sustatzeaz gain, okupazioaren zilegitasuna ere defendatuko dugu. Okupazioa diskurtso gisa eta praktika gisa sozializatu nahi dugu. Zilegi den tresna bat da eta ikusarazi nahi dugu.

  • Funtzionamendua

Okupazio Bulegoaren Egoitza TXANTXARREKA Gaztetxea (Heriz Pasealekua, 22; Donostia). Ekintza puntualak edota aurkezpenak egiteko beste espazio batzuen erabilera aurreikusten da.

Bilera eta publikoari arreta eguna: Hileko lehenengo eta hirugarren asatearteetan. Kontsulta edo ekarpenak egiteko norbaitek beste egun bat nahi izango balu, zita hartuta gelditu ahalko ginateke berarekin. Idatzi donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net -era.

Ordua: 18:30 – 20:00 PUBLIKOARI ARRETA

 

Utzi iruzkina