Bueltan gaude eta. . . .bulego berria estreinatzen!!

Kaixo lagunok!

Hementxe gabiltza bueltan eta, aurten, ikasturte berria mudantza batekin hasiko dugu!! Udara nahiko mugitua izan da eta, horri esker, esan dezakegu leku autogestionatu berri bat daukagula Donostian! Birunda izena du eta Donostiako turismo basatiaren bihotzean dago kokatua, Alde Zaharreko 31 de Agosto kalean. Beraz, poz haundiz iragartzen dugu hemendik aurrera hortxe bertan topatu ahalko gaituzuela!

Bide batez, aprobetxatu nahi dugu eskerrak emateko Txantxarrekako Gaztetxeari azkeneko 6 urtez gure etxea izateagatik .

Beraz, bixita bat egin nahi baldin badiguzue gure txoko berrian, hementxe utziko ditugu Azaroan egingo ditugun txandak:

Azaroak 7, asteartea, 18:30 – 19:30: Birundan

Azaroak 21, asteartea, 18:30 – 19:30: Birundan

Eta, beti bezela, ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Abuztuan ITXITA

Kaixo lagunok!


Aurten ere atsedenaldia hartu dugu abuztuan. Honek esan nahi du hilabete honetan ez dela txandarik egongo. Irailean bueltan egongo gara pilak kargatuak berriz zuekin elkartzeko prest. Hala ere, beti bezela, gutxieneko zerbitzu batzuk mantenduko ditugu, beraz, abuztuan zehar behar izanez gero, topatu ahalko gaituzu mailez edo telefonoz. Udara ona pasa eta irailean egongo gara!


donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net
Telefono zenbakia: 676271810


Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Uztaileko ordutegia

Kaixo lagunok!

Badator udara baina gu oraindik ez goaz oporretara. Udaran alokairuak oso altuak daude, beraz garai oso aproposa okupatzeko. Horregatik, oporretara joan baino lehen, azken txandak egingo ditugu:

Uztailak 5, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Uztailak 19, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Ekaineko ordutegia

Kaixo lagunok!

Urte erdia joan zaigu dagoeneko, Ekainera iritsi gara. Hilabete bikaina nahi ez duzun txar guztia sutara botatzeko. Zer edo nor botatzeko sutara edukiko duzula ez dugu dudik egin, baina agian etxe bat sutondoarekin falta zaizu. Hori lortzeko okupazio bidea hartuko baduzu, ekainean ere egongo gara zure zalantzak argitzeko prest txanda hauetan:

Ekainak 7, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Ekainak 21, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Maiatzeko ordutegia

Kaixo lagunok!

Maiatza hasiko da. Langile borrokorarentzako hilabete garrantzitsua, eta zergatik ez, okupaziorako ere hilabete aproposa. Beraz, okupatzean pentsatzen ari baldin bazara edo okupaziori buruzko edozein zalantza argitu nahi baldin baduzu, erantzuteko prest egongo gara hurrengo txandetan:

Maiatzak 3, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Maiatzak 17, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Apirileko ordutegia:


Kaixo lagunok!

Apirilean gaude jada. Aurrera doa pixkanaka 2022 hau eta hementxe gaude, bizirauten. Hilabete honetan prest egon behar gara Jaingoikua gure etxean jasotzeko Aste Santuan. Beraz, argi ibili beharko zara, eta oraindik etxerik ez baduzu okupatzea beti izango da aukera ona. Jainkoak ez zaitu epaituko, baina hemen beheko justiziarekin zalantzarik baduzu, hauxek izango dira gure txandak:

Apirilak 5, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Apirilak 19, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Martxoko ordutegia

Kaixo lagunok!

Inauteriak eta aste santuaren artean, hortxe daukagu Martxoa. Tartean dagoen hutsune hori zerekin betetzearen bila bazabiltzate, okupazio berri bat izan daiteke erantzuna. Eta txandetan, beti bezela, prest gaituzue zuen zalantza guztiak argitzeko. Hauek izango dira Martxoan egingo ditugunak:

Martxoak 1, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Martxoak 15, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Otsaileko ordutegia

Kaixo lagunok!

Urteak aurrera darrai, eta otsailean sartuko gara. Dirudienez, hotza etorri zaigu behingoz, beraz, hilabete oso aproposa izango da etxean goxo-goxo egoteko manta bat gainean jarrita. Eta etxe gabe baldin bazaude eta okupatzea baldin bada zure ideia, hortxe egongo gara egingo ditugun hurrengo txandetan:

Otsailak 1, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Otsailak 15, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Urtarrileko ordutegia

Kaixo lagunok!

Urteberri on! Urtarrilean gaude jada. Gezurra badirudi ere 2022ra bizirik iritsi gara. Beteko ez ditugun proposamenak egiteko garaia iritsi zaigu, eta, Donostiar onak bezela, Donosti eguna ospatzeko garaia ere (ahal den neurrian behintzat). Agian 20ko afaria antolatzen bazabiltza eta arazo bat daukazu; oraindik ez daukazula etxerik zure lagunei afaltzera gonbidatzeko. Eta zure ideia baldin bada etxe bat okupatzea angulak lasai jan ahal izateko lagunekin, guk hemen jarraituko dugu zure zalantzak argitzeko txanda hauetan:

Urtarrilak 4, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Urtarrilak 18, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Abenduko Ordutegia

Kaixo lagunok!

Urtea bukatzen zaigu Abenduarekin batera. Eneko Goiak dio aurten azkenean Santo Tomas ez dugula edukiko eta denok etxean geratu beharko ginakeela. Baina gure alkateak ez dioena da denok etxea edukiko dugun. Beraz, etxe duin bat edukitzeko gure bidea bilatzen jarraitu beharko dugu, eta zure bidea okupazioa baldin bada, hementxe egongo gara betiko moduan edozein zalantza argitzeko hurrengo txandetan:

Abenduak 14, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Abenduak 28, asteartea, 18:30 – 20:30: Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat edo deitu gure telefonora eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Telefono zenbakia: 676271810

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!