Abenduaren Egutegia

Kaixo lagunok!

Abenduan gaude, beste urte bat bukatzen zaiguna. Hurrengo urterako zuen proposamenen artean okupatzea baldin badago eta zalantzarik badaukazue, hementxe uzten dizkizuegu abenduan egingo ditugun txandak:

Abenduak 12  asteartea, 18:00 – 20:00:Txantxarrekan

Abenduak 19 asteartea, 18:00 – 20:00:Txantxarrekan

Eta ezin bazara gerturatu txandetara, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat eta kontaiguzu! 🙂

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Advertisements

Azaroko Txandak

Lagunok, urtero bezela aurten ere azaroa da.

Goxo egon, aza pila jan eta okupatzeko hilabete aproposa.

Hilabete honetako gure txandak AZAROAK 14 eta eta AZAROAK 28an izango dira, Antiguoko Txantxerreka gaztetxean, 18.00tatik 20.00tara.

Egun hauetan gerturatzerik ez badezue, idatzi lasai!

donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net

Besarkada bana ta eutsi Goia-ri!!

Tosu desalojatu egin dute

Kaixo lagunok!

Jakingo duzuenez, gaur, Getxoko Tosuko akanpada desalojatu egin dute. Donostialdeko Okupazio Bulegotik gure elkartasun guztia adierazi nahi degu eta animo guztiak datozen egunentzako, Tosuko kideek esan duten bezela partida ez baita bukatu.

Kanpaldia San Nikolas/Txiki eta Otaegira mugitu da eta jendea hurbiltzen ari da gaua pasatzeko. Urriak 18an manifestazioa egongo da 20:00tan San Nikolas/Txiki eta Otaegitik eta zapatuan 21 manifestazioa eta kontzertua 12:30tan Telletxetik.

Hemendik denok animatzen zaituztegu parte hartzera.

Espekulazioaren kontra lurra defenda dezagun!

TOSU BETIRAKO

Ibarbengoako Parkingari EZ

tosu

Urriaren egutegia

Kaixo lagunok!

Hemen uzten dizkizuegu urrian egingo ditugun txandak:

Urriak 3,  asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan

Urriak 17  asteartea, 18:00 – 20:00:Txantxarrekan

Urriak 31 asteartea, 18:00 – 20:00:Txantxarrekan

Beti bezela, behar izanez gero pasa zaitez Txantxarrekatik gurekin hitz egitera. Eta ezin bazara gerturatu txandetan, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat eta kontaiguzu! 🙂

Txantxa Eskola

txantxarreka

Kaixo lagunok!!

Gaur Donostialdeko Okupazio Bulegotik eskertzeko hitz batzuk eduki nahi
genituen Antiguako Txantxarreka Gaztetxeko jendearekin. Jakingo
duzuenez, Abuztuko uholdeen ondorioz, Antiguako Jakintza ikastola itxita
dago oraintxe bertan. Udalak Irailak 7an irekitzeko epea ez zuen bete
eta Antiguako bizilagunei ikastolarik gabe utzi zien. Horren aurrean,
Txantxarreka Gaztetxeak eman zuen erantzuna, eta Jakintzarekin batera,
ireki zuten Txantxa Eskola gaztetxean bertan.

Aipamen honekin eskertu nahi dizuegu okupazioari berari eman diozuen
zentzua. Auzoak gehien behar izan zaituztenean bikain erantzun duzue,
Udalaren gabeziak betetzen eta jendeari erakusten okupazioa ez dela
gutxi batzuen kontu bat, baizik eta zerbait herritik eta herriarentzat
dela. Norbaitek bere buruari galdetzen baldin badio zertarako okupatu,
ba hona hemen erantzun bat.

Hemendik espero dugu Txantxarrekak bizirik eta urte askotarako
jarraitzea, Antiguako auzoari eta Donostiari alternatibak eskaintzen.
Eta horrelako egun hauetan ezin ditugu ahaztu arriskuan eta borrokan
jarraitzen duten gune okupatuak: Tosu, Errekaleor edo Deustuko Gazte
Lokala. Hau delako okupazioa eta horregatik maite dugulako.

Donostialdeko Okupazio Bulegoa

 

Bueltan gaude!! Irailaren egutegia

Kaixo lagunok!

Oporretatik bueltan gaude! Hementxe utziko dizkizuegu Irailean egingo ditugun txandak.

 

Irailak 5,  asteartea, 18:00 – 20:00: Txantxarrekan

Irailak 19  asteartea, 18:00 – 20:00:Txantxarrekan

 

Beti bezela, behar izanez gero pasa zaitez Txantxarrekatik gurekin hitz egitera. Eta ezin bazara gerturatu txandetan, edo txanden arteko hitzordua nahi baduzu, idatziguzu email bat eta kontaiguzu! 🙂

Tosuko desalojo notifikazioaren harira

Kaixo lagunok:
Batzuek jakingo duzuenez, pasa den astean, ekainak 5, Eusko jaurlaritzaren desalojo agindua helarazi ziguten Tosura, gaurtik hasita 8 egun erabilgarriren epea emanez landa hustutzeko. Erantsita doakizuen desalojo agindu honen inguruan pare bat komentario egin gura ditugu.

Lehenik eta behin, orain arte egindako borrokak obrak atzeratu dituela onartzen duela azpimarratu gura dugu, honek orain arte isiotutako alarmak zentzudunak izan direla frogatzen baitu. 2014ko akanpadan gelditu ziren desjabetzeak eta aurtengo akanpada (“asentamiento” testuan) aipatzen dira, besteak-beste.

Bigarrenik, Tosu zenbait pertsonaren bizilekua dela, eta horietariko batek errolda txartela daukala, jakinarazi gura dugu. Beraz, epaile-agindu barik, landa daukagun egurrezko etxera sartu, edota hau eraitsiko balute, ilegalitate larrian eroriko lirateke. Gainera Eusko jaurlaritzari hauxe bera jakinarazi diogu eskutitz bidez.

Bestalde, parking faraoniko honen, eta ostean datorren Andra Mariren urbanizazioaren kontra egoten jarraitzen dugula adierazteko, ekainak 16an 20:30etan San Nikolas/Txiki Otaegi plazan, kontzentrazio batera dei egiten dugu.

Tosun egin gura dutena Parking bat baino gehiago da. Getxon eta Euskal Herrian EAJk inposatu gura digun ereduaren beste pieza bat da, Getxo Antzokia eta Romoko kultur etxea lez Getxon, edo Errekaleor, Errauztegia eta Baztaneko Aroztegia Euskal Herri mailan.

Porlan ustela ala ortu biziak? Guk argi daukagu

Bizitza da handiena!

Hemen dago dokumentua: https://www.boe.es/boe_n/dias/2017/06/05/not.php?id=BOE-N-2017-333113

Hemen Tosuko blogaren linka: https://tosubetirako.wordpress.com/2017/06/06/desalojo-notifikazioaren-hariraal-hilo-de-la-notificacion-del-desalojo/