[Itxas-Gain] AZAROAK 28 – KAFETA FEMINISTA

81 amama. 28 noviembre

OSTIRALA AZAROAK 28 – 19:30an Itxas Gain Etxe Sozial Okupatuan (Aldapeta, 62 – Donostia) hirugarren kafeta feminista egingo dugu.

Hilabete hontan “81 AMAMA” dokumentalaren proiekzioa eskeiniko dugu.

Horrekin batera, bertako pintxo ekologikoak, garagardo artisauak, ardo eta zuku ekologikoak feministon artean gozatzeko.

Gainera mahai informatiboa, fanzineak, aldizkariak eta testuekin eskura jarriko dugu.

Kafeten etekinak mugimendu feministako erresistentzia kutxa zein Itxas Gain Etxe Sozial Okupatuarentzat.

Zatoz eta batu Donostiako erresistentzia feministara!

[Usurbilgo Gaztetxea] Hainbat ekimen eraistearen kontra eta gaztetxearen alde.

Usurbilgo Gaztetxea otsailan botzeko asmoa dago. Erabaki honen aurka eta Gaztetxearen alde hainbat ekimen antolatu ditugu. Tartean Banda Basotti talde italiar mitikoaren kontzertua!

AZAROKO AGENDA

-Azaroak 10: 21:00, Banda Bassoti.
-Azaroak 13: 20:30, Afari beganoa+Tuti Elizegi.
-Azaroak 15: 11:00, Tailerra: “Sukaldeko olioa berrerabili zure autoan”.
-Azaroak 22: 22:30, Kontzertu gaua: Juanantzoneko okupak, Kaotiko eta Dj Kankar.

Abenduan eta urtarrilean ekimen gehiago egongo dira, beraz, adi egon!

EZ DADILA HARIA ETEN!

@UGaztetxea

[Bergara] Tattoo Circus

Bergarako Gaztetxean AZAROAK 7

20:30etan AFARI BEGANOA (5€)
Barazki ekologikoekin egindako burrito mexikarrak eta zizka-mizkak

Ondoren BIDEO EMANALDIA: Eibarko Tattoo Circusen egindako bideoa (20min)

22:00etan KONTZERTUAK (3€)

PERLAK: Oihane, Patxi, Maite eta Ilargik osatzen dute Perlak. 2013. urte hasieran sortu zen taldea, eta post-punka egiten dute.
http://perlak.bandcamp.com/releases
PObrESIAK: Poesia musikatua, hitz zuzenak eta mezu kritikoak, erakutsi diguten ohiko poesiatik urrun kokatzen da Pobresiak.
http://www.youtube.com/watch?v=3zts0ITLrIU

*Afaria + kontzertua (6€)

Tiketak: Bergarako Arrano, Pol-Pol eta Kortazar tabernetan salgai.

ATERATAKO IRABAZIAK, ABENDUAK 19, 20 ETA 21EAN BERGARAKO GAZTETXEAN EGINGO DEN TATTOO CIRCUS-A FINANTZIATZEKO IZANGO DIRA.

Hemen info +

Okupazioa amaitutzat jo dute Añorgan, auzoan bizitzeko nahia aldarrikatu eta gero

Cementos Rezolako lantegiko eraikin zaharra okupatu duten gazteek ekintza amaitutzat jo dute, Añorgan bizitzeko eskubidea lau haizetara aldarrikatu eta gero. “Gure kabuz ateratzea hobe genuen; bestela, eurak aginduarekin etorriko ziren, horrek dakarren ondorio penal eta administratiboekin”, adierazi dute eraikinetik atera bezain pronto.

Info7 egindako elkarrizketa