GAU ZAHARREAN AUTOGESTIOA ETA OKUPAZIOAREN ALDE

Irudia

Letamankartela2Urte zahar honetan aukera paregabeak ditugu autogestioa eta okupazio proiektuei bultzada emateko.

Donostiatik bazabiltza ez duda, Letaman Gaztetxean autogestioaren aldeko jaian parte hartu, goza ezazu kapitalarik gabeko kulturaz eta zure ekarpena egin Kortxoenea eta Letaman proiektuen beharrei.

Hernani aldean egoten bazara, etorri Donostialdeko Okupazio Bulegoak antolatzen duen festara, jai giro feministan datozen okupazioei zure alea ematera.

2016an itsaso zabalean elkarrekin arraunean egongo garelako!

Borroka sozialerako askatasun eta eskubideak. Errepresioaren aurkako gida.

Gaur HERRITARREN KRIMINALIZAZIOAREN AURKAKO PLATAFORMAko zenbait ordezkarik Guía Anti-represiva. Derechos y libertades para la lucha social gidaliburua aurkeztuko dute., Bizkaiko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren egoitzan.

2015ean zehar, plataforma horrek argi azaldu du zenbait lege-aldaketaren aurkako bere kontrako jarrera; hain zuzen ere, gogor salatu ditu Kode Penala berritzeko erreformak eta Herritarren Segurtasunerako Lege berria (“Mozal legeak”), eta behin eta berriro mugitu dira lege horiek indarrean sar ez zitezen.

PORTADA-guia-768x484

Orain, behin lege-aldaketa horiek indarrean sartu direla, tresna bat eskaini nahi izan zaie herritarrei lege horiek hobeto ezagutzeko eta beren buruak babestu ahal izateko, haien eskubide zibil eta politikoen jardunean. Aurretik ezagunak ziren beste zenbait gidaliburu oinarri, moldatu eta eguneratu ditugu lege hauen azken erreformei erantzuteko: Kode Penala (LO 1/2015), Herritarren Segurtasunerako Legea (LO 4/2015) eta Prozedura Kriminalaren Legea (LO 13/2015). Hartara, pertsona guztiak beren eskubideak zein diren jakitea erraztu eta indarrean dagoen legedia errazago ulertzeko tresna eskaini nahi izan dugu gidaliburu honen bidez.

Legean egin diren aldaketak zerrendatzeaz gai, gidaliburu honetan hausnarketa egiten da: gure eskubideak nola baliatu, errepresioa sufritzen duten pertsonen autobabesarako kontuan izan beharrekoak, errekurtsoak eta denuntziak jartzeko ereduak proposatu ditugu, zenbait egoera ezohikoren inguruan sakontzen dugu, hala nola okupazioa, atzerritarren atxiloketak, gizarte‑bazterkeria egoeran dauden taldeen gain legeen erreformak nola eragingo dien, etab. Horiez gain, zenbait gomendio proposatzen ditugu atxiloketa baten aurrean gaudenerako; izan ere, gure abiapuntua da egoera bizi duten pertsonek ahalik eta informazio gehiena izan behar dutela, nola jokatu erabakitzeko.

Lanaren helburua izan da, beraz, mobilizazioetan parte hartzen duten pertsonen zein beste edozein herritarren zalantzak argitzea.

Gidaliburu hau elkarlanaren emaitza da; hain zuzen ere, zenbait abokatuk psikologo batek eta gizarte-hezitzaile batek landu dute elkarlanean. Gidaren bidez gaur egun bizi dugun egoeraren aurrean gizarteak behar duen autodefentsa legal eta norberaren babesaren beharrei erantzun ahal izateko landu da.

Gida pdf-n jaisteko hemen: http://antirrepresiva.info/